Estalduren xehetasuna

  • Estalduren xehetasuna

    Derrigorrezko harpidetzako erantzukizun zibila:

    Aseguratua (aseguru-hartzailea eta jabea) zibilki erantzule denean, ibilgailuaren erabilerak eta zirkulazioak eragindako kalte materialengatik edo gorputzekoengatik hirugarren bati kalte-ordaina emateko betebeharra estaltzen du, legez ezarritako mugetaraino. 70 MM €-ko muga kalte pertsonaletarako, eta 15 MM €-koa kalte materialetarako.

    Borondatezko harpidetzako erantzukizun zibila:

    • Aurrekoaren berme osagarria da, nahitaezko aseguruaren muga gainditzen duten ezbeharretarako, 50.000.000 €-ko mugaraino handituta.
    • Erantzukizun zibila ibilgailuaren suteagatik: ibilgailua aparkatuta egonik sortutako suteak hirugarrenei eragindako kalteengatik, 150.000 €-ko mugaraino.

    Zamaren erantzukizun zibila:

    Aseguratutako ibilgailuan garraiatutako objektuek edo salgaiek eta horien zamalanetan hirugarrenei eragindako kalteengatiko kontratuz kanpoko erantzukizun zibila bermatzen du, 150.000 €-ko mugaraino.

    Nekazaritzako lanen erantzukizun zibila:

    Aseguratutako ibilgailuarekin, atoiekin eta/edo lanabesekin egiten diren nekazaritza- edo abeltzaintza-lanen ondorioz hirugarrenei eragindako kalteen ondoriozko kontratuz kanpoko erantzukizun zibila bermatzen du. 300.000 €-ko muga traktoreetan eta uzta biltzeko makinetan, eta 60.000 €-koa motokultoreetan.

    Defentsa Juridikoa (Penala):

    Ibilgailuaren gidariaren defentsa estaltzen du aseguratutako ibilgailuarekin gertatutako zirkulazio-istripuengatiko prozedura penaletan. 3.000 €-ko muga abokatua eta prokuradorea askatasunez aukeratuz gero.

    Kalteen erreklamazioa:

    Zirkulazio-istripuetan edota oinezko gisa jasandako kalteengatik hirugarren erantzuleari egindako erreklamazioa estaltzen du. 3.000 €-ko muga abokatua eta prokuradorea askatasunez aukeratuz gero.

    Isunen erreklamazioa:

    Aseguratuari ezartzen zaizkion trafikoko, zirkulazioko eta bide-segurtasuneko arau-hauste administratiboen arloko aholkularitza juridiko osoa.

    Bidaiarien istripu pertsonalak:

    Heriotzagatiko, baliaezintasun iraunkorragatiko eta osasun-laguntzagatiko gastuak barne.

    Beiren haustura:

    Horiek eta beren osagarriak birjartzearen eta jartzearen zenbatekoa. Era berean, edozein beira konpontzea bermatzen da, eguzki sabaia barne, 3.000 €-ko mugaraino.

    Sutea, Lapurreta eta Erabateko Galera:

    Aseguratutako ibilgailuak izan ditzakeen kalte partzialak edo erabateko galerak bermatzen dira, hirugarrenek eragindako sutearen, legez kontrako lapurretaren edo saiakeraren ondorioz, bai eta horien erabateko galera.

    Ehiza-espezieekin talka egitearen ondoriozko kalteak:

    Ehiza-espezieak edo etxeko animaliak ibilgailuarekin harrapatzearen ondorioz ibilgailuari eta haren osagarriei eragindako kalte materialak estaltzen dira.

    Fenomeno meteorologikoengatiko kalteak:

    Harri-jasaren, elurraren, uholdearen, aireontzien erorketaren ondorioz aseguratutako ibilgailuak jasan ditzakeen kalte materialak estaltzen dira.

    Norberaren kalteak Frankiziarekin:

    Kanpoko kausa bortitz edo bat-bateko baten ondorioz ibilgailuak jasandako kalte partzialak edo guztiak 200 €-ko frankiziarekin kontratatuko dira beti.

Zeintzuk dira aseguruaren mugak?

ESTALDURA MUGAK
ESTALDURA
Derrigorrezko Harpidetzako Erantzukizun Zibila
MUGAK

Kalte pertsonalak. 70.000.000 €-raino istripuko, biktima-kopurua edozein dela ere.

Kalte materialak (ondasunetan). 15.000.000 €-raino, istripuko.

ESTALDURA
Borondatezko Harpidetzako Erantzukizun Zibila
MUGAK
50.000.000 €-raino, istripuko.
ESTALDURA

Nekazaritzako Lanen Erantzukizun Zibila

(Aukeran dauden mugak)

MUGAK

Traktoreak: 60.000 €, 100.000 €, 200.000 € eta 300.000 € (norberaren erabilerakoa/hirugarrenen erabilerakoa).

Uzta-makinak: 30.000 €, 60.000 €, 100.000 €, 200.000 € eta 300.000 € (norberaren erabilerakoa/hirugarrenen erabilerakoa).

Motokultoreak: 30.000 € edo 60.000 €.

ESTALDURA
Kargaren Erantzukizun Zibila
MUGAK
150.000 €-raino, ezbeharreko.
ESTALDURA
Defentsa Juridikoa (Penala)
MUGAK
Abokatua eta prokuradorea hautatzeko aukera, 3.000 €-raino ezbeharreko.
ESTALDURA
Fidantzak
MUGAK
35.000 €-raino. 
ESTALDURA
Kalteen erreklamazioa
MUGAK
Abokatua eta prokuradorea hautatzeko aukera, 3.000 €-raino ezbeharreko.
ESTALDURA
Bidaiarien istripu pertsonalak
MUGAK

Heriotza

Baliaezintasun iraunkorra

Osasun-asistentzia (gehienez urtebetez eta 1.500 € arte, atzerrian arreta jasotzeko edo Espainian aseguratuak berak hautatutako medikuengana edo zentroetara joaten bada).

ESTALDURA
Beiren haustura
MUGAK
Kristalen balioaren %100a eta jartzeko gastuen %100a, gehienez ere 3.000 €-raino ezbeharreko.