Finantza errentamendu bidezko finantziazio formula bat da, eta amaierako ordainketa (azken kuota) oso altu jartzean datza. Merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzenduta dago, eta ondasun higiezinak (eraikiak edo eraikitze bidekoak) finantzatzeko aukera ematen die. Ondasunek erabilera ugari izan ditzakete, eta enpresen jarduerari loturiko merkataritzako edo enpresako hainbat jarduera hartu.
Finantzaketa tradizional batek ematen duen baino kokapen hobea duten eta handiagoak diren higiezinak erosteko aukera ematen du eta, horrez gain, onura fiskal garrantzitsuak eskura ditzakezu. Eragiketa hauen epea gutxienez 10 urtekoa da.