BBVA My Business
Lortu kontrol handiago zure negozioaren gainean.
-
Iraganeko salmenten eta egungo salmenten jarraipena denbora errealean.
-
##1##ST Online mailegua-rekin*##1##, likidezia izan dezakezu zure STaren jardueratik abiatuta, berehala eta xedapen bakoitzeko irekiera-komisio pertsonalizatu bakarra ordainduta.
-
Iragazkiak sortu eta alderaketak egitea aldi eta saltokien artean.
Zergatik hasi erabiltzen BBVA My business?
-
BBVA My Business funtzionaltasun berria BBVAren STak, fisikoak edo birtualak, dituzten bezeroentzat da. Hamar STren bitarteko salmenta eta igorpenak kudeatu ahal dira.
Ahalbidetu egiten die saltoki eta autonomoei negozioen egunerokotasuna kontrolatzea, eroso eta mugikorretik. BBVA app-a besterik ez dute behar, autonomoak badira, edo BBVA Enpresak app-a, enpresak badira, esperientzia berri horretara sartu ahal izateko.
Egun, hilabete eta urteka adierazten dira ST-an erregistratutako salmenta eta itzultzeak. Gainera bezeroak konparatibo erabilgarria du eskura aurreko epealdiekin. Horrekin guztiarekin, fakturazioaren ikuspegi azkarra eta intuitiboa du.
Eskuragai dauden iragazkiei esker, data zehatzak bilatu eta salmenta jakinak aurkitu ahal izango dira, eta erraztu egiten du horrek saltokiaren egunerokotasunaren kudeaketa.
My Business-ek saltokiak denbora errealean egindako salmentak eta itzulketak kontsultatzeko aukera ere ematen du.
Azken zazpi egunetako salmentei, bezeroen batez besteko gastuari, fakturazio handieneko eta txikieneko egunari buruzko grafikoak eta informazioa ere baditu. Saltokiak, halaber, konparazioak egin ahal izango ditu denbora-tarte eta saltoki desberdinen artean. Horri guztiari esker, merkataritzak jarraipen hobea egin eta erabaki estrategikoak hartu ahal izango ditu bere negozioa hobetzeko.
Horrez gain, DCC zerbitzua erabiliz saltokiak beste dibisa batzuetan egin duen fakturazioari buruzko informazioa ematen du.
My business esperientzia berriak ere barne hartzen ditu enpresentzako baliagarriak diren negozio konponbide batzuk, 10 saltoki arteko mugarekin. Likidezia ST Online mailegua-ekin zure STa erabiltzen duzun 6. hilabetetik aurrera
*ST Online Mailegua BBVAk aurretik onartzearen mende dago.