Zibererraza: zibersegurtasuna iruzurraren aurrean
Iruzurretatik babestea zibererraza da
Iruzur digitala ezagutzea eta saihestea erraza da informazio ona baldin baduzu. Horregatik, aholku oso erraz batzuekin lagundu nahi dizugu.
Babestea dirudien baino errazagoa da
Beste iruzur batzuk ezagutu nahi dituzu?
Zure datuak ez itzazu inorekin partekatu, inoiz
- Ez partekatu inoiz zure pasahitzak, txartelen pin-a edo sarrera-gakoak inorekin, eta ez itzazu sartu txateko mezu, posta elektroniko edo SMStan.
- Datu pertsonalak ez eman inoiz ezezagunei, nahiz eta horiek zuri eskatu telefono-deietan edo mezu elektroniko edo SMStako esteken bidez atzitu dituzun webetan.
- Eguneratuta mantendu nabigatzailea, aplikazioak eta zure ordenagailu, tablet edo mugikorreko sistema eragilea, eta instalatu eta erabili antibirus eta antimalware bat.
Zu izan zaitezke zeure babesik onena
Zeu babesteko aholku zibererrazak
-
Nola identifikatu iruzurrezko posta elektronikoak
Ez zaitzatela engainatu ez direnen itxura eginez.Ikusi aholkua -
Nola zaindu zure enpresa
Ezagutu zure negozioa iruzurretatik babesteko jardunbide onenak.Ikusi aholkua
Indartu zure segurtasuna tresna hauekin
-
Handitu zure sarbideen eta transakzioen segurtasuna zure hatz-marka, aurpegia edo irisa erabiliz.
-
Gozatu aparteko segurtasun mailaz telefono edo Internet bidez egindako erosketetan Aqua txartelari esker.
-
Kontrolatu zure txartelaren erabilera hori desaktibatuz lapurreta edo galera kasuetan, edo ez duzunean erabiltzen.
Kontsultatu iruzur digitalaren hiztegia
Zertan datza?
Malwarearekin infektatutako USB gailuen bidezko erasoa da, berariaz leku publiko batean utzi direnak biktimek haiek ekipoetara konekta ditzaten.
Nola funtzionatzen du?
Zure lantokitik gertu edo toki publiko batean USB bat aurkitzen duzu, eta bertan zer dagoen edo haren jabea zein den jakin nahi duzu. Zure ekipora konektatzen duzu eta gailu horrek, "malwarearekin" infektatuta dagoenak, zure ordenagailuan ostatuta duzun informazio guztia bahituko du.
Nola babestu?
- Zure lantokian biltegiratzeko gailuren bat aurkitzen baduzu, eman segurtasun-langileei. Ez ezazu konektatu inoiz desbideratutako USB gailu bat zure ekipoan.
- Instalatu antibirus bat zure ordenagailuan, eta eduki ezazu beti eguneratuta.
Zertan datza?
Zenbait programa eta webgunetan dagoen software gaiztoa. Hura exekutatzean, kalteak eragiten dizkio ekipoari, edo bertako informazioa atzi dezake.
Nola funtzionatzen du?
Aldez aurretik publizitate gaiztoarekin infektatuta dauden webgune bat bisitatzean edo aplikazio bat deskargatzean gertatzen da. Ekintza horietako bat egin ostean, "malwarea" zure ekipoan edo gailuan instalatuko litzateke softwarea eguneratu gabe edo antibirus programa bat instalatuta eta funtzionamenduan izango ez bazenu.
Nola babestu?
- Mantendu zure ekipoko eta gailu mugikorreko softwarea eta aplikazioak eguneratuta beti.
- Instalatu antibirus bat, eta eduki eguneratuta.
- Deskargatu aplikazioak soilik denda ofizialetan zure gailu mugikorrerako: Google Play edo App Store.
- Erabili tresnak infektatuta dauden webguneak hautemateko; adibidez, Google-ren Safe Browsing.
Zertan datza?
Fitxategi erantsi gaiztoen bidezko zibererasoa da. Biktimak haiek deskargatzean, ekipoa bahitzen dute, eta bertako dokumentuak zifratu.
Nola funtzionatzen du?
Mezu elektroniko bat jasoko duzu, zuk ustez eskatu duzun faktura, agintari baten jakinarazpen ofizial edota beste dokumentu bat deskargatzea eskatzen dizuna.
Zure sistema eragilea eguneratuta ez badago, eta, gainera, ez baduzu antibirusik edo antimalwarerik, fitxategi infektatua deskargatzean, malwarea ekipoan hedatuko da, eta bertan dauden dokumentuak zifratuko ditu. Jarraian, ziber gaizkileek erreskate ekonomiko bat eskatzen dizute zure ekipoaren funtzionamendu zuzena berrezarri eta zure informazioa deszifratu eta itzultzearen truke.
Nola babestu?
- Egin zure fitxategi garrantzitsuen babeskopiak eta gorde itzazu ordenagailutik kanpo.
- Eduki beti eguneratuta zure gailuen sistema eragilea.
- Instalatu "antimalware" programa bat eta erabil ezazu.
- Erabili "malware" horrek infektatzea saihesteko tresnak. Chrome Web Storen eta Firefoxen NoScript eskuragarri duzu.
- Deskargatu aplikazioak denda ofizialetan soilik: Play Store eta App Store.
- Agintariek gomendatzen dute erreskaterik ez ordaintzea, ez baitago bermerik informazioa berreskuratuko denik ordainketa egin ostean.
"SIM SWAP" iruzur-teknika biktimaren telefono mugikorraren SIM txartelaren iruzur kopia bat egitean datza, gaizkileak biktimaren nortasuna faltsutzeko. Horrela telefono-zerbitzurik gabe gelditzean, gaizkileak haren informazio pertsonala atzi dezake, eta biktimaren banku digitala kontrola dezake, mugikorrera iristen diren egiaztapenerako erabiltzen diren SMS mezuak erabilita.
Normalean, teknika horren aurretik Phishing edo Vishing bat egiten da eta horien bitartez zibergaizkileak bezeroaren erabiltzailea eta pasahitza lortzen saiatzen dira, eta eragiketa baimentzeko SMSekin batera, iruzurra eragiteko informazioa osatzen du.
Zertan datza?
Iruzurrezko mezuak (WhatsApp edo SMS bidez). Haien bidez, konpainia ezagunen nortasuna faltsutzen da, erabiltzaileei datu pertsonalak eta pribatuak eskatzeko.
Nola funtzionatzen du?
Premiazko izaera duen mezu bat jasoko duzu promozio, sari edo eskaintza erakargarri bati buruz. Deitzea, mezu bati erantzutea edota esteka sakatzea eskatuko zaizu, aipatutakoa eskuratzeko.
Beste "smishing" aldaera bat banketxe bat faltsutzean datza zure kontua berriro aktibatu behar duzula edo haren informazioa egiaztatu/eguneratu behar duzula jakinarazteko.
Nola babestu?
- Ez sartu mezuetan eransten diren webguneetan.
- Ez eman zure informazio pribatua mota horretako mezu bat jasotzen baduzu.
- Jarri ordezkatzen duela esaten duen erakundearekin, telefono edo kanal ofizial baten bidez, mezuaren egiazkotasuna zalantzan jartzen baduzu.
Zertan datza?
Erabiltzaileen ekipoetan instalatzen den "software espia" bat da, kutsatutako fitxategi erantsi bat deskargatzean edo software ezkutu hori duen programaren bat instalatzean. Erabiltzaileen informazio pribatua jasotzeko gaitasuna du, hala nola, nabigazio-ohiturak, helbide elektronikoak, pasahitzak, bankuko datuak, etab.
Nola funtzionatzen du?
Zure telesaio gogokoena ikusteko webgune batean bilatzen duzunean, adibidez. Itxura ona duen bat aurkitzen duzu, baina bideo-erreproduzitzaile bat deskargatzeko eskatzen dizute, ustez ikusi ahal izateko. Deskargatzean, eta zuk ordenagailuan inolako eragin edo portaerarik nabaritu gabe, erreproduzitzailean ezkutatutako software hau Interneteko zure jardueraren informazioa jasotzen hasten da, zure ekipoaren sistema eragilearena, etab.
Nola babestu?
- Ez deskargatu edo instalatu programarik konfiantzazkoak ez diren webguneetatik.
- Erabili "antispyware" programa bat; tresna hauek ordenagailuaren analisi bat egiten dute mota horretako edozein mehatxu bat lokalizatzeko eta infektatuta egongo balitz, ezabatu egiten dute.
- Mantendu zure ekipoaren sistema eragilea eta programak eguneratuta beti.
- Aktibatu posta elektronikoko spamaren kontrako iragazkiak eta ez deskargatu nahi ez duzun helbide elektroniko edo susmagarria den beste edozeinen fitxategi erantsirik.
Zertan datza?
Telefono-dei bidezko iruzurra; erasotzaileak call center bateko langile baliran jokatzen dute, erabiltzaileen isilpeko datuak eskuratzeko.
Nola funtzionatzen du?
Konpainia ezagun bateko teknikari baten telefono-deia jasotzen duzu; adibidez, jakinarazten dizu mugimendu arraro bat gertatu dela zure kontuetako batean edo zure ekipoa infektatu egin dela, eta horregatik urrunetik atzitu behar duzu arazoa konpontzeko. Ondoren, zure informazio eta dokumentazio pribatura sartzea lortu ondoren, bankuko diru-sarrera bat edo kreditu-txartelaren datuak eskatuko dizu erreskate gisa, emandako zerbitzua kobratu behar duela argudiatuz.
Nola babestu?
- Ez eman informazio pribaturik jasotako telefono-deien bidez.
- Ez fidatu presazkoak diruditen eta isilpeko datuak eskatzen dituzten deiez.
- Oro har, ez itzuli zenbaki ezezagunen deirik.
Zibersegurtasuna minutu batean
Begira bideo labur hauek, non iruzur mota batzuk azaltzen diren.
Eragin diezazuketen iruzur motak
Eragin diezazuketen iruzur motak
-
2:24
-
1:32
-
1:19
Zibersegurtasunari buruz gehiago jakin
Zibersegurtasunari buruzko gure artikulurik onenak bildu ditugu zuretzat. Eta krispetak janez ikasi nahi baduzu, bideo-formatuko hitzaldiak ere badituzu.
-
Hitzaldiak
-
Artikuluak
-
Zibersegurtasuneko lehen urratsak
Zorionez, zibersegurtasuna pertsona guztien esku dago. Zeure burua babesten hasi nahi duzu? Ikusi hitzaldi hau. -
Bihur zaitez zure babesik onena
Nahikoa dakizu? Zenbat eta gehiago jakin ziberdelinkuentziari buruz, orduan eta zailagoa izango da zu engainatzea. Asko ikas dezakezu hitzaldi honetan. -
Babestea dirudien baino errazagoa da
Hau ez da zuretzat? Segurtasuna, teknologian, dirudiena baino askoz errazagoa da ikasteko eta ulertzeko. Ikusi hitzaldi hau eta egiaztatuko duzu.
Izan ezazu zibersegurtasunari buruzko azken kontuen berri
-
Ikasi smishing bat identifikatzen eta blindatu zure informazioa eta gailuak segurtasun-aholku hauekin.
-
Ezagutu zertan datzan iruzur informatiko hori eta haren biktima izatea saihesteko jarrai ditzakezun jardunbide egokiak.
-
BBVA txartelarekin zure online erosketak baimentzeko prozesua nola aldatzen den azalduko dizugu.
Eta enpresa bat baduzu...
-
Hauek dira mehatxurik ohikoenak 'online' jarduten denean, eta horietatik babesteko egin daitezkeen ekintzak.
-
Software maltzur bat sartzeko ate nagusiak zein diren aztertuko dugu, gailuen segurtasuna (eta horietan gordetzen den informazioa) indartzeko.
-
Horrelako erasoen biktima ez baduzu izan nahi, horiek saihesten lagunduko dizuten ekintzak azaltzen dizkizugu artikulu honetan.
Iruzur baten biktima izan zarela uste baduzu, dei iezaguzu
Ziberdelinkuentzia jasanez gero, jarri harremanetan BBVArekin 900 102 801 telefonoan.