Agregazio zerbitzua

Agregatu eta kontrolatu zure beste bankuak BBVAren app-etik irten gabe

Agregatutako zure kontuekin hau egin ahal duzu

BBVAren app-etik atera gabe!
  • Kontsultatu zure kontu guztien saldoa eta erabaki zeinetatik egin nahi duzun eragiketa
  • Eskatu agregatutako kontuetatik egiteko transferentziak.
  • Egin intsuldaketak BBVAren kontuen artean edo eskatu intsuldaketak egitea agregatutako kontuetatik

Zer da Agregazio Zerbitzua?

  • Pentsatu begiratu batean kontsulta dezakezula zure banku guztien informazioa: zure kontuen, zure txartelen eta gainerako zure finantza-produktuen egoera. Eta, gainera, agregatutako zure kontuekin eragiketak egitea

    Agregatzaile finantzarioari esker denbora irabaziko duzu zure egunerokoan, zure beste bankuetan toki beretik eragiketak egin ahal izateagatik. Gainera, dena erraz, eroso eta azkar ikusi ahal izango duzu, zure BBVA kontuen eta beste banku batzuetako kontu agregatuen xehetasunik gal ez dezazun. Era horretan, beti jakingo duzu zein bankutatik komeni zaizun gehien eragiketak egitea.

    Zer eragiketa egin ditzakezu

    Agregatzaile finantzarioarekin toki beretik egin ahalko dituzu zure kontuetako eragiketak. Ezagutu zer egin dezakezun agregatutako zure kontuekin BBVAren app-etik atera gabe:

    • Kontsultak: Egiaztatu begirada batean agregatutako zuren kontu guztien saldoa, eragiketak zeinetatik egin erabakitzeko.
    • Transferentziak: Eskatu zure beste bankuetako kontu agregatuetatik transferentziak egiteko BBVAren app-etik.
    • Intsuldaketak: Ustekabe bat izan duzu edo espero ez zenuen ordainagiri bat iritsi zaizu? Intsuldaketak egin ahal izango dituzu BBVA kontuen artean, edo gehitutako kontuetatik intsuldaketak egiteko eskatu.
    NOLA FUNTZIONATZEN DU

    BBVAren bezero bazara, oso erraza da zure beste bankuak konektatzea:

    • Sartu BBVAren app-ean edo webgunean.
    • Aukeratu erakundea eta gehitu zure beste bankuetan sartzeko erabiltzen dituzun gako berdinak erabiliz.

    Eta guztia segurtasunez. Eragiketak lasai-lasai egin ditzakezu zure beste bankuekin geure app-etik edo webgunetik, BBVAn egiten dituzun bezain modu seguruan.

    Probratu gure banku-kontuen agregatzailea!

    Ikusi bideoa

Zure bankua mugikorrean BBVA aplikazioarekin

Erlazionatutako funtzionaltasunak

Ez zaitugu konbentzitu oraindik? Probatu BBVAren aplikazioa nahiz eta bezeroa ez izan eta ikusiko duzu

Litekeena da lehen begi-kolpeko maitasuna ez delako bankuetarako.

Ez dio axola, izan gaitezen lagunak. Aplikazioa erabil dezakezu bezero izan GABE, eta, nork daki, agian gurekin maiteminduko zara laster.

  • Kontrolatu zure banku guztiak toki bakar batetik. 
  • Kudeatu zure gastu eta diru-sarrerak modu ordenatuaren eta hobetu zure aurrekontuak.
  • Hartu erabaki hobeak zure etxea erosi, saldu edo alokatzean BBVA Valora-rekin.
  • Gozatu Elkarrekin ikasten dugu zerbitzuaren eduki osoaz, funtzionaltasun esklusiboekin: zure gai gogokoena aukera dezakezu, eta bideo ezagunenak ikusi.
  • Produkturik kontratatu edo bezero izan beharrik gabe.

Probatu doan eta egin zaitez erabiltzaile minutu batean