STa (Saltokiko Terminala) edo datafonoa gailu fisiko, aplikazio edo ordainketa birtualeko pasabide bat da, eta enpresei eta saltokiei kobrantzak egiteko aukera ematen die, eroslearen presentziarekin edo hura gabe, merkatuko txartel gehienekin (Visa, MasterCard, Diners, Discover, American Express, UPI, JCB), eta baita Bizum edo ordaintzeko beste metodo batzuekin (Alipay, Wechat) ere. Hainbat ST makina existitzen dira (Android, Finkoa, etab.) eta softwaredun STak (adibidez, Birtuala), negozio eta/edo sektore profesional bakoitzaren (ostalaritza eta sukaldaritza, turismoa eta hotelak, saltokiak, etab.) beharretara moldatuta, eta horien artean aukera daiteke.
Enpresa eta negozioetarako STak eta datafonoak
ST modelo bat dago enpresa edo negozio mota bakoitzerako
-
Taberna eta jatetxeetarako STak
-
Saltokientzako STak
-
Profesional independenteentzako STak
-
Osasun- eta estetika-zerbitzuetarako STak
-
Turismo eta hoteletarako STak
Zure ecommercerako soluzioa
Txertatu zure webgunean ordainketa-pasabide eroso, seguru eta fidagarri bat gure ST Birtualarekin.
Egunero zuri laguntzeko sortutako zerbitzua
Beti zure ondoan, zure negozioa bultzatzen
- Mantentze-lanak 48 ordu baino gutxiagoan egitea barne.
- STaren eguneratze automatikoak.
- 24 orduko arreta espezializatua.
Zure bezeroei eskaintzen diezun zerbitzua hobetzeko teknologia baliagarria
- Zure bezeroei ordainketa zatikatzeko aukera ematen du, zure kobrantzari eragin gabe.
- Atzerriko zure bezeroei ordainketa errazten dio, dibisak onartuz eta BEZa berreskuratzeko aukera emanez.