Negozio arduraduna
Segurtasuna, zuhurtzia eta gardentasuna.
-
BBVA Negozio arduratsua
-
Etxebizitzako gizarte fondoa
-
Jardunbide egokien kodea
Banku berri bat
Negozio arduratsuak egiten ditugu eta horrek esan nahi du pertsonak direla gure eguneroko jardunaren ardatza.
Jakin badakigu gauza asko ditugula hobetzeko, baina argi dugu errentagarri izateak ez duela esan nahi negozioak kosta ahala kosta egin behar direnik.
Hori dela-eta, integritate, zuhurtzia eta gardentasun printzipioen baldinzapean jartzen dugu errentagarritasuna.
Espainian, batez ere hau esan nahi du negozio arduratsuak:
- Konponbideak eskaintzea hipoteka maileguak ordaintzeko zailtasunak dituzten familia guztiei.
- Enplegu sorkuntza bultzatzea eta Espainiako ekonomiaren hazkundean laguntzea, batez ere, enpesa txiki eta ertainei lagunduta.
- Bezeroekin argitasunean eta gardentasunean oinarritutako harremanak izatea.
Etxebizitzako gizarte fondoa
BBVA izan da Etxebizitzaren Gizarte Funtsa eraikitzeko hitzarmena sinatu duten erakundenetariko bat. Haren helburua da premia egoeran daudenei edo etxea utzi behar izateagatik, gizarte arriskuko egoeran daudenei etxebizitza eskuragarri jatzea.
Etxebizitza horiek guztiak alokairu sozialean eskaintzen dira, hilean 150 eta 400 euro arteko prezioetan, gehieneko muga familia unitateko diru-sarrera garbi guztien %30 izanik.
2007ko abenduaren 31tik aurrera euren ohiko etxebizitzatik kanporatuak izan diren guztiak izan daitezke Etxebizitzaren Gizarte Funtsaren onuradunak. Hemen kontsulta ditzakezu eskatzen diren betekizun eta dokumentazio guztiak, eta deskarga dezakezu eskabide-inprimakia.
BBVAk bat egin du 2024an Etxebizitzaren Gizarte Funtsa berritzearekin, 250 etxebizitzako ekarpenarekin Espainia osoan.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzaren bat baldin baduzu, deitu 900 812 532 telefonora, astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara.
COVID-19agatik Etxebizitzen Gizarte Funtsaren neurriei buruzko komunikatua
Kontsultatu Etxebizitzen Gizarte Funtsaren (EGF) etxeetan bizi diren familientzako alokairu-ordainketa atzeratzeari buruzko neurriak
Ohiko galderak
Zer da Etxebizitza Gizarte Funtsa?
Premia egoeran daudenei alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko laguntzen dien hitzarmen bat da.
Nork eska dezake Gizarte Funtseko etxebizitza bat?
2007ko abenduaren 31 ondoren etxea utzi behar izan duen eta premia egoeran edo gizarte arrisku egoeran dagoen edozein.
Zenbatean dira alokairu sozial hauek?
Hilean 150 eta 400 euro artean, gehienezko muga familia unitateko diru-sarrera garbi guztien %30 izanik.
Nola laguntzen dio BBVAk Etxebizitzaren Gizarte Funtsari?
BBVAk bat egin du 2024an Etxebizitzaren Gizarte Funtsa berritzearekin, 250 etxebizitzako ekarpenarekin Espainia osoan.
Jardunbide egokien kodea
BBVA 6/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako Jardunbide egokien kodeari atxiki zitzaion (6/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, baliabiderik gabeko zordunak babesteko premiazko neurrien ingurukoa), baita 1/2013 Legeak eta 1/2015 Errege Lege Dekretuak egindako aldaketei ere (1/2013 Legea, maiatzaren 14koa, eta 1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa).
Helburua da ohiko etxebizitzaren gainean eratutako higiezinen hipotekarekin bermatutako mailegu edo kreditu kontratuen titularrei hipotekazko zorra bideragarritasunez berregituratzen saiatzea, baldin eta titular horiek zailtasun bereziak badituzte zorra ordaintzeko, «baztertze atalasean» daudelako.
Erakundeak prestatu duen argibideetarako dokumentua kontsulta dezakezu; bertan, Errege Lege Dekretuan araututako babes neurrien laburpena dago, bezeroek erraz uler ditzaten neurri horiek, haiek eskuratzeko bete behar diren eskakizunak eta eskakizun horiek egiaztatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa.
Informazio gehiago nahi baduzu edo zalantzaren bat baduzu, jarri kudeatzailearekin harremanetan edo deitu BBVA Lineara.