Zer dira cookieak?
Erabiltzaile baten terminaleko ekipamenduan (adibidez, ordenagailu batean, telefono mugikor batean edo tabletean) erabiltzen den datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko edozein gailu mota, informazioa gordetzeko eta dagoeneko gordetako informazioa berreskuratzeko helburuarekin.
Hemen cookie izenez deiturikoa zentzu zabalean ulertu behar da, antzeko beste teknologia batzuk barne hartuta, hala nola shared objects edo flash cookieak, web beacons, bugs, etab. eta fingerprinting tekniken erabilpena, hau da, gailuaren aztarna digitala hartzeko teknikak.
Zertarako erabiltzen dira cookieak?
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu askotariko helburuetarako, esaterako zu bezero gisa ezagutzeko, kontrataturik dituzun edo interesatzen zaizkizun produktuei buruzko informazioa lortzeko, erabilpen-neurketak eta -estatistikak egiteko, erakutsiko zaizun edukia pertsonalizatzeko, edo eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.
Cookie bakoitzaren helburu zehatzak cookie zerrendan ikus daitezke, Ezarpen Panelera sartzean.
-
Cookie motak
-
Baimena
-
Baimenean atzera egitea
-
Aldaketak cookie politikan
Cookiearen helburuaren arabera:
- Cookie teknikoak: Erabiltzaileari web orri, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera eskaintzen diotenak dira, besteak beste, editoreak web orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak, hala nola, trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, edukiaren hizkuntza zehaztea, sarbide mugatuko parteetara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoraraztea, eskaera bat erosteko prozesua gauzatzea, ordainketa kudeatzea, zerbitzuaren segurtasunari lotutako iruzurra kontrolatzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zerbitzuak funtzionatzen duen softwarearen lizentziak fakturatzeko bisitak izatea (webgunea, plataforma edo aplikazioa), nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea, eduki dinamikoak gaitzea (adibidez, testu edo irudi bat kargatzeko animazioa, edo edukiak partekatzea).
- Lehentasunezko eta pertsonalizazioko cookieak: Informazioa gogorarazteko aukera eskaintzen dute, erabiltzailea beste erabiltzaile batzuen esperientziatik bereiz dezaketen ezaugarri jakin batzuekin sar dadin zerbitzura; esate baterako, interesgarriak izan dakizkiokeen produktuak, zerbitzuaren edukia zerbitzura sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile motaren arabera edo zerbitzura sartzen den eskualdearen arabera, etab.
- Analisi- edo neurketa-cookieak: Bere arduradunari lotuta dauden webguneetako erabiltzaileen portaeraren jarraipena egiteko eta aztertzeko aukera ematen dutenak dira, eta iragarkien inpaktua ere kuantifikatzen dute. Era horretako cookieen bidez jasotako informazioarekin, webguneko, plataformako edo aplikazioko jarduera neurtzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek erabilpen-datuetatik egiten dituzten analisien arabera hobekuntzak sartzeko.
- Portaeraren araberako publizitateko cookieak: Nabigazio-ohituren etengabeko behaketaren bidez lortutako erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dutenak dira. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke, BBVA kanaletatik kanpoko beste webgune eta app batzuetan publizitatea erakusteko, haren arabera.
Iraupenaren arabera cookieak izango dira:
- Saiokoak: Erabiltzailea web orri batean sartzen den bitartean, datuak biltzeko eta gordetzeko diseinatutako cookie mota bat da. Erabiltzaileak behin bakarrik eskatutako zerbitzua emateko (adibidez, eskuratutako produktuen zerrenda bat) soilik mantentzea interesatzen den informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira, eta desagertu egiten dira saioa amaitzean.
- Iraunkorrak: Cookie mota horietan datuak terminalean biltegiratuta jarraitzen dute eta horietara sartu daiteke eta tratatu daitezke cookiearen arduradunak zehaztutako denbora batez, minutu batzuetatik hainbat urte bitarteraino izan daitekeelarik.
Kudeatzen dituen erakundearen arabera:
- Cookie propioak: Erabiltzailearen terminalera editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen denetik, igortzen direnak dira.
- Hirugarrenen cookieak: Editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminalera bidaltzen direnak dira, cookien bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen dituenak baizik. Cookieak editoreak berak kudeatutako ordenagailu edo domeinutik instalatzen badira, baina haien bidez lortutako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, ezin dira cookie propiotzat hartu hirugarren horrek bere helburuetarako erabiltzen baditu; esaterako, eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko edo beste erakunde batzuen mesedetan publizitate izaerako zerbitzuak emateko.
Jakinarazten dizugu zure ordenagailuan cookieak erabiliko ditugula soilik horretarako baimena ematen baduzu sarbideko bannerraren eta Ezarpen Panelean gaitutako konfigurazioaren bidez.
Horren salbuespena izango da cookieak ezinbestekoak izango direnean terminalean nabigatzeko edota erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko (cookie teknikoak). Cookie teknikoak salbuetsita daude IGMEZren 22. artikuluan informazio betebeharraren inguruan ezarritako betebeharrak betetzetik (ikus cookie teknikoen definizioa).
Erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo ezeztatu ahalko du emandako baimena, Ezarpen Paneleko aukerak konfiguratuta. Erabiltzaileak Ezarpen Panelerako sarbide iraunkorra du, Cookie Politika honen hasieran dagoen estekaren bidez.
Hala ere, erabiltzaileak hautatutakoa gehienez 24 hilabetez gordeko dugun arren, aldian-aldian zure baimena eguneratzea eskatuko dugu. Era berean, zure baimena lortu ondoren cookietan, horien erabilerarako helburuetan edo hirugarrenengan aldaketaren bat gertatzen bada, berriro zure baimena eskatuko dugu.
Hirugarrenen cookieetarako, kontuan izan atzera egiteko prozedurak hornitzaile bakoitzak esklusiboki kudeatzen eta kontrolatzen dituela. Cookieak ezabatzeko, nabigatzailearen aukeretatik edo hirugarrenak berak eskaintzen duen sistematik egin dezakezu. Kontsultatu horretarako Ezarpen Panelean eskaintzen ditugun estekak.
Nolanahi ere, erabiltzaileak edonoiz baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzake ekipoan instalatuta dituen cookieak, eta bere nabigazio datuak ere ezabatu ditzake (cookieak barne) bere terminalean instalatutako nabigatzailetik. Begiratu zure nabigatzaileak horretarako eskaintzen dituen aukerak eta argibideak:
Cookie guztiak desaktibatzeak ez du zerbitzuan nabigatzea eragozten.
Datu pertsonalen babesa
Cookie batzuek datu pertsonalen tratamendua izan dezakete berekin, hau da, erabiltzailea identifikatzen duen izen edo helbide elektroniko batekin lotzen da (adibidez, erregistratutako erabiltzailea delako), IP helbidearen bidez edo identifikatzaile apartak erabiltzen direnean, erabiltzaile batzuk besteengandik bereiztea eta horien jarraipen indibidualizatua (adibidez, publizitateko IDa) egitea ahalbidetuz.
Datu pertsonalen tratamendua ezagutzeko, kontsultatu hemen gure Datu Pertsonalak Babesteko Politika.
Cookie-politika hau aldatu egin ahalko da unean-unean indarrean dagoen legeriak hala eskatzen badu edo webgunean erabiltzen diren cookie motetan aldaketarik bada.
Azken bertsioa: 2020ko abuztua.