Datu pertsonalen tratamendua

Zer helburu du datu pertsonalak babesteko politika honek?

Datu pertsonalak babesteko politika honen helburua ("Datu pertsonalak babesteko politika") zure datu pertsonalak nola lortu, tratatu eta babesten ditugun jakinaraztea da, aske eta borondatez erabaki ahal izan dezazun guk horiek tratatzerik nahi duzun. Zuk ematen dizkiguzu datu horiek, edo bbva.es webgunearen ("Webgunea") bitartez jasotzen ditugu, formulario eta/edo cookien bidez. 

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.rekin (“BBVA”) produktuak edo zerbitzuak kontratatzen dituzunean, dagokion dokumentuan ezarritakoaren arabera tratatuko dira datu pertsonalak.

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. ("BBVA") da Webgunearen titularra. Informazio gehiago lortu nahi baduzu BBVAri eta Webguneari buruz, kontsultatu lege-oharra eta erabilera-baldintzak.

Dokumentu honetan, BBVAk Webgunearen bitartez lortutako informazioari zer tratamendu ematen dion jakinarazten dizugu; hala ere, hori ez zaio aplikatzen hirugarren batzuek beste web-orri batzuetan lortutako informazioari, ezta Webguneak horietara estekatzen duenean ere.

Gogorarazten dizugu garrantzitsua dela Webgunea erabiltzera zoazen bakoitzean irakurtzea datu pertsonalak babesteko politika hau; izan ere, aldaketak egin dakizkioke.

Nor da datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. (“BBVA”); helbide soziala: San Nikolas Plaza 4, 48005, Bilbo, Espainia. 

Helbide elektronikoa: consultasgenerales@bbva.com

Nola jar zaitezke harremanetan datuak babesteko BBVAren ordezkariarekin?

BBVAko Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango zara esteka honetan.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

  1. Webgunean arakatzea Cookie-politikaren arabera kudeatzeko.
  2. Webgunean datu pertsonalak biltzeko dagoen formulario bakoitzean adierazitako helburu eta legitimazioarekin. 

BBVAk erabateko konfidentzialtasunez tratatzen ditu zure datu pertsonalak. Hitzematen du isilpean gordeko dituela, eta behar diren neurri guztiak hartuko dituela baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo kontsulta ez daitezen, zure datu pertsonalak tratatzeko arduradun garen heinean aplikagarriak zaizkigun legezko betebeharren arabera. 

BBVAn, legeriak zure datu pertsonalak babesteko eskatzen dituen segurtasun-maila handienak ditugu eta mantentzen ditugu ezarrita, ez daitezen ustekabean galdu eta baimenik gabeko inork ez ditzan atzitu, tratatu edo ezagutzera eman, kontuan izanik teknologiaren egoera, nolakoak diren gordetako datuak, eta zer arrisku izan ditzaketen. BBVAren Segurtasun atala kontsulta dezakezu.

Bidaliko al dizkizu BBVAk komunikazio komertzialak?

Datuak biltzeko inprimakien bidez, BBVAk baimena eska diezazuke zurekin harremanetan jartzeko, posta arruntez, posta elektronikoz, SMS bidez edo komunikatzeko beste edozein bitarteko erabilita, inprimakian identifikatutako bere produktu edo zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko.

Une jakin batean era horretako komunikazioak jasotzeari utzi nahi badiozu, baimenean atzera egin dezakezu horren jakinarazpenerako inprimakia hona bidalita: Servicio Atención al Cliente Grupo BBVA, APDO: 1598 - 28080 Madril. Bestela, jasotako komunikazio komertzialetan ageri den esteka erabili ahal izango duzu.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak BBVAri emateko aurkezten dizugun inprimakiak adierazten duen denboran, edo cookieen politikan adierazitako epean. 

Nori emango diogu zure datuen berri?

Ez dizkiegu lagako hirugarrenei zure datu pertsonalak, non eta legeak ez gaituen horretara behartzen edo zuk ez diguzun horretarako baimena ematen.

Zure baimena behar denean zure datu pertsonalak hirugarren batzuei jakinarazteko, datuak biltzeko formularioetan jakinaraziko dizugu tratamendua zertarako egiten den, zein datu jakinaraziko diren eta nor diren edo zer sektoretan jarduten duten zure datu pertsonalen lagapena har ditzaketenek.

BBVAren cookieen politikan kontsulta dezakezu zer hirugarrenek jasotzen dituzten datu pertsonalak, cookien bitartez, Webgune honetatik abiatuta.

Gainera, jakinarazten dizugu, aurreko paragrafoan adierazitako helburu berarekin, zure datu pertsonalak atzi ditzaketela BBVAri zerbitzuak ematen dizkioten sozietate jakin batzuek (nazioarteko datu-transferentziak egitean). Transferentzia horiek Europar Batasunekoaren pareko babes maila duten herrialdeetara egiten dira (Europako Batzordearen egokitzapen erabakiak, ereduzko kontratu klausulak eta ziurtapen mekanismoak) Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi BBVAren datuak babesteko arduradunari helbide elektroniko honetara: dpogrupobbva@bbva.com.

Erabiltzen al ditu BBVAk cookieak webgune honetan?

Gure Webgunean,"cookie" izeneko teknologia bat erabiltzen dugu. Xehekiago jakin nahi baduzu nola erabiltzen dituen BBVAk cookieak, kontsultatu Cookie-politika. 

Erabiltzen al ditu BBVAk beste webgune batzuetarako estekak?

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Gogoan izan BBVA ez dela beste webgune batzuetako datu pertsonalen pribatutasunaren eta tratamenduaren erantzulea. Datu pertsonalak babesteko dokumentu hau BBVAk Webgunearen bidez biltzen duen informazioari aplikatzen zaio soilik. Gure Webgunetik beste web-orri batzuetara estekatzen baduzu, edo edonola ere bisitatzen badituzu, datu pertsonalen tratamendurako zer politika duten irakurtzeko gomendatzen dizugu. Horretaz gain, gure esteka-politikari buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri lege-oharra.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

  • Sarbidea: BBVAren fitxategietan dituzun datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu
  • Zuzenketa: zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak badira.
  • Ezabatzea: zure datu pertsonalak ezabatzea eskatu ahal izango duzu.
  • Aurkaratzea: zure datu pertsonalak ez tratatzea edota erabaki automatizatuen xede ez izatea eska dezakezu.
  • Tratamendua mugatzea: Kasu hauetan eskatu ahal izango duzu zure datuen tratamendua mugatzeko:
    • Zure datuen zehaztasuna aurkaratu bada, aurkaratzea egiaztatzen den bitartean.
    • Tratamendua zilegi ez bada, baina zure datuak ezabatzeari aurka egin badiozu.
    • BBVAk zure datuak tratatu behar ez baditu, baina zuk erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar badituzu.
    • Zure datuaren tratamenduari aurka egin badiozu, baina interes publikoko eginkizun bat edo interes legitimo bat betetzeko beharrezkoak badira, tratamendurako arrazoi legitimoak zureari nagusitzen zaizkion egiaztatzen den bitartean. 
  • Eramangarritasuna: Eman dizkiguzun datuak eta BBVArekin duzun kontratu harremanaren ondorioz lortutakoak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, baita horiek beste erakunde bati helarazi ere.
  • Tratamendu automatizatuetan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko: BBVAk tratamendu automatizatuak egiten baditu norbaiten esku-hartzerik gabe, eskubidea duzu operadore batek esku har dezan, hartutako erabaki hori zuri azaltzeko, horri buruzko zure iruzkinak jasotzeko eta Bankuaren erabakia aurkaratzeko.

Nola erabil ditzakezu zure eskubideak?

Aurka egiteko edo zuzentzeko eskubideak baliatu nahi badituzu, bbva.es webgunean egin ahal izango duzu, zure bezero gunetik sartu eta Nire profila > Datu pertsonalak eta konfigurazioa atalean; eta BBVAren app-etik, berriz, Menua > Profila > Datu pertsonalak aukeran sartuta.

Eramangarritasunerako zure eskubidea baliatu nahi baduzu, bbva.es helbidean egin dezakezu, zure bezero gunean sartu eta: Nire profila > Segurtasuna eta pribatutasuna > Pribatutasuna eta datuak > Eramangarritasuna; eta BBVAren app-etik, berriz, zure bezero gunean sartu eta: Menua > Pribatutasuna eta datuak > Deskargatu zure datuak.

Kasu guztietan, zure datuen gaineko eskubideak baliatu ahal izango dituzu inprimaki honetan edo posta arrunt bat bidaliz hona: Servicio de Atención al Cliente Grupo BBVA, APDO: 1598 - 28080 Madrid, edo gure edozein bulegotara joanez.

Iruditzen bazaizu zure datu pertsonalak ez direla araudiaren arabera tratatu, Datuen Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke. Nolanahi ere, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.

Eskubide hori erabiltzea doakoa da.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko agiri honen bidez ("Datu pertsonalen tratamendua"), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SArena (BBVA) den bbva.es webgunearen erabiltzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua arautzen da. Legezko Abisuan eta Erabilera Baldintzetan BBVAri dagokion informazioa kontsultatu dezakezu.

Nor da datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna izango da Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. (“BBVA”), honako helbide soziala duela: Plaza San Nicolás 4, 48005, Bilbo.

Hurrengorako tratatuko ditugu Enpresen Online Bankuaren egindako aipatutako erabileran zehar emandako datu pertsonalak:

  • Webgunean arakatzea Cookie-politikaren arabera kudeatzeko.
  • Webgunean datu pertsonalak biltzeko dagoen formulario bakoitzean adierazitako helburu eta legitimazioarekin. 
  • BBVAren bezero den enpresa bateko ordezkaria edo ahalduna bazara, Enpresen Online Bankuaren erabilera eta sarrera ahalbidetzen duen zerbitzu telematikoetarako atxikitze-kontratuaren kudeaketarako, non esku hartzen duzun BBVAko bezero batekin duzun harreman juridikoarengatik.

Aipatutako kontratuaren betetzea da aipatutako tratamendurako gaitzen gaituen legezko oinarria.

Gainera, zure datuak tratatu egingo ditugu kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko, BBVAk, horrela, bete ditzan informazioa jasotzeko eta identifikatzeko legezko betebeharrak, eta baita ordainketa eragiketei buruzko informazioa Europar Batasunaren barruko nahiz kanpoko herrialde jakin batzuetako agintariei emateko betebeharra ere, zenbait herrialderen legerian eta haien artean sinatutako akordioetan oinarrituta.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Zure datuak mantenduko ditugu kontratuak indarrean jarraitzen duen bitartean, eta baita Cookien politikan adierazitako epea ere. Behin amaitu ondoren, blokeatuta geratuko dira legezko preskripzio-epeetan zehar, orokorrean 10 urte izanik, kapitalak zuritzeko eta terrorismoaren finantzaketaren prebentziorako araudiarengatik. Legezko preskripzio-epeak igarota, suntsitu egingo dira datuak.

Nori emango diogu zure datuen berri?

Ez dizkiegu hirugarrenei lagatuko, legeak hala ezartzen duen kasuetan izan ezik.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

  • Sarbidea: BBVAren fitxategietan dituzun datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu
  • Zuzenketa: zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu, okerrak badira.
  • Ezabatzea: zure datu pertsonalak ezabatzea eskatu ahal izango duzu.
  • Aurkaratzea: zure datu pertsonalak ez tratatzea edota erabaki automatizatuen xede ez izatea eska dezakezu.
  • Tratamendua mugatzea: Kasu hauetan eskatu ahal izango duzu zure datuen tratamendua mugatzeko:
    • Zure datuen zehaztasuna aurkaratu bada, aurkaratzea egiaztatzen den bitartean.
    • Tratamendua zilegi ez bada, baina zure datuak ezabatzeari aurka egin badiozu.
    • BBVAk zure datuak tratatu behar ez baditu, baina zuk erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar badituzu.
    • Zure datuaren tratamenduari aurka egin badiozu, baina interes publikoko eginkizun bat edo interes legitimo bat betetzeko beharrezkoak badira, tratamendurako arrazoi legitimoak zureari nagusitzen zaizkion egiaztatzen den bitartean. 
  • Eramangarritasuna: Eman dizkiguzun datuak eta BBVArekin duzun kontratu harremanaren ondorioz lortutakoak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, baita horiek beste erakunde bati helarazi ere.
  • Tratamendu automatizatuetan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko: BBVAk tratamendu automatizatuak egiten baditu norbaiten esku-hartzerik gabe, eskubidea duzu operadore batek esku har dezan, hartutako erabaki hori zuri azaltzeko, horri buruzko zure iruzkinak jasotzeko eta Bankuaren erabakia aurkaratzeko.

Nola erabil ditzakezu zure eskubideak?

Aurka egiteko edo zuzentzeko eskubideak baliatu nahi badituzu, bbva.es webgunean egin ahal izango duzu, zure bezero gunetik sartu eta Nire profila > Datu pertsonalak eta konfigurazioa atalean; eta BBVAren app-etik, berriz, Menua > Profila > Datu pertsonalak aukeran sartuta.

Eramangarritasunerako zure eskubidea baliatu nahi baduzu, bbva.es helbidean egin dezakezu, zure bezero gunean sartu eta: Nire profila > Segurtasuna eta pribatutasuna > Pribatutasuna eta datuak > Eramangarritasuna; eta BBVAren app-etik, berriz, zure bezero gunean sartu eta: Menua > Pribatutasuna eta datuak > Deskargatu zure datuak.

Kasu guztietan, zure datuen gaineko eskubideak baliatu ahal izango dituzu inprimaki honetan edo posta arrunt bat bidaliz hona: Servicio de Atención al Cliente Grupo BBVA, APDO: 1598 - 28080 Madrid, edo gure edozein bulegotara joanez.

Iruditzen bazaizu zure datu pertsonalak ez direla araudiaren arabera tratatu, Datuen Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke. Nolanahi ere, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.

Zure eskubideak erabiltzeko, NANaren edo zure nortasuna egiaztatzeko dokumentu baliokide baten kopia aurkeztu behar duzu eskaerarekin batera.

Eskubide hori erabiltzea doakoa da.

Gogoan izan:

Dokumentu honetan adierazitakoaz gain, bezero izateagatik onartu duzun datu pertsonalak tratatzeko moduarekin bat etorriz ere tratatuko ditu BBVAk zure datu pertsonalak.
BBVAren datu pertsonalak babesteko politikaren azken bertsio eguneratua kontsulta ahalko duzu https://protecciondedatos.bbva.es/ helbidean. Politika hau azaltzen dizugu beti eguneraturik egon zaitezen. Dena dela, gogoan izan balitekeela ez izatea zuk onartua duzuna (eta beraz, aplikatzen zaizuna), balitekeelako zurea honen aurrekoa izatea. Onartu duzun datuak babesteko politikari buruzko edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jarri kudeatzailearekin harremanetan.

  • Bezeroentzat, bezero ez direnentzat edo hirugarrenentzat

    Datuak eskuratzeko, zuzentzeko,
    ezabatzeko, aurkaratzeko, mugatzeko eta/edo eramateko eskubideak baliatu nahi badituzu.
  • Zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko

    BBVAren datuak babesteko politikari buruzko zalantzak badituzu edo BBVAk zure datuak nola tratatzen dituen galdetzen baduzu.
Produktu edo zerbitzuren batekin kontsultak edo erreklamazioak egiteko

Ziurtagiriren bat edo dokumentazioren bat behar baduzu, edo banka digitalean edo zure txarteletan iruzur egin dizutela uste baduzu, Bezeroarentzako Arreta Sailarekin jar zaitezke harremanetan.

Nor da nire datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA, S.A. (“BBVA”), egoitza soziala San Nikolas plaza 4, 48005 Bilbo, Espainia helbidean duena; helbide elektronikoa: central.alarmas@bbva.com.

Nor da BBVAren Datuak Babesteko Ordezkaria, eta nola jar daiteke harremanetan harekin?

Datuak Babesteko Ordezkaria BBVAn datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea babesteaz arduratzen dena da, eta datuak babesteko araudia betetzeaz arduratzen da. BBVAren Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango zara bbva.es web-orrian sartuta, Datu pertsonalak/DBO kontaktua atalean, edo posta honen helbide elektronikoan: dpogrupobbva@bbva.com.

Zer datu pertsonal tratatuko ditu, eta zertarako eta zergatik tratatu behar ditu BBVAk nire datu pertsonalak?

BBVAren bulego batera sartzen bazara edota BBVAren kutxazainak erabiltzen badituzu, BBVAk jakinarazten dizu kamera finko eta mugikorren sistemak jarrita dituela, alarma-zentralei konektatuta, eta irudiak hartzeko eta grabatzeko gai direla. BBVAk zure irudia tratatu ahal izango du pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko, instalazio horietan egin daitezkeen delituzko egitateen aurrean. Era berean, BBVAk ahotsa tratatu ahal izango du babestutako higiezinean sortutako alarma-seinalea egiaztatzeko. BBVAk zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen duen legitimazioaren oinarria lege-betebehar baten betetzea da.

Era berean, jakinarazten dizugu bideozaintza-sistema horiek eguneko 24 orduetan daudela funtzionatzen. BBVAk irudiak hartu eta grabatu ahal izango ditu alarma-zentraletara konektatuta egongo diren sistemen bidez, jendaurreko ordutegitik kanpo, BBVAk une oro bermatu nahi baitu pertsonen segurtasuna, bai eta ondasunena eta instalazioena ere, instalazio horietan egin daitezkeen delitu-egitateen aurrean.

Zenbat denboraz gordeko dira nire datuak?

BBVAk 15 egunez gordeko ditu zure datu pertsonalak, irudiak hartzen direnetik kontatzen hasita. Epe hori igarotakoan, BBVAk suntsitu egingo ditu. Aurrekoa gorabehera, aipatutako epea luzeagoa izan daiteke datuak gorde behar direnean pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren aurkako egintzak egin direla egiaztatzeko, agintari judizialek edo Segurtasun Indar eta Kidego eskudunek xedatutakoaren arabera.

Nire datuak jakinarazi egingo dira?

Inoiz ez hirugarrenei, legeak horretara behartzen gaituenean izan ezik. Aurrekoa gorabehera, jakinarazten dizugu pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren aurkako egintzak egiten direnean, irudiak agintaritza eskudunaren edota Segurtasun Indar eta Kidegoen esku jar daitezkeela.

Zer eskubide ditut nire datu pertsonalen tratamenduaren arloan?

Datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eta eramateko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, idazki baten bidez, central.alarmas@bbva.com helbide elektronikora edo Att: Equipo de Seguridad, c/Azul nº4, 28050 Madrid posta-helbidera bidalita. Halaber, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
Datu pertsonalak babesteko politikari buruzko xehetasun guztiak deskargatu eta kontsulta ditzakezu.