Lege informazioa eta beste dokumentu batzuk
-
Inplikazio-politika
-
2019/2088 Dibulgazio Erregelamendua
-
10/2010 legea
-
MIFID legeak
-
SEPA
-
Jokabide kodea
-
Baloreen erregistro, konpentsazio eta likidaziorako Espainiako sistemaren erreforma
-
Legezko oinarriak
-
Birkapitalizazio tresnak
-
BBVAren Komunikazio Publizitarioaren Politika Espainiako jarduerarako
-
Egituratutako Bonuen Dokumentazioa
-
Brexita
-
Kontratu informazioa
-
Baloreen administrazioa
-
Urrutiko bankuaren baldintzak
Jarraian adierazitako arrazoiengatik, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k (BBVA) ez du inplikazio-politika propiorik balore-merkatuaren araudian aurreikusitakoaren ildotik.
Batetik, BBVAk zorroen eskatu ahalako kudeaketako kontratuen zati bat BBVA Asset Management SA SGIIC entitateari eskuordeturik dio. (BBVA AM). Kasu horietan, inplikazio-politika eskuordetutako erakundearen bera izango da. Hori www.bbvaassetmanagement.com webgunean kontsulta dezakezu.
Gainera, kudeaketa oraindik eskuordetu gabe duten kudeaketa diskrezionaleko kontratu horiei dagokienez, Europar Batasuneko estatu bateko merkatu arautuan negoziatzeko onartutako enpresen akzioetan egindako inbertsioak oso ehuneko txikia eratzen dute egindako inbertsio guztien aldean, eta inolaz ere ez dute eratzen kotizatzen duten aipatutako sozietateen akzioen edo boto eskubideen ehuneko garrantzitsurik.
Bestetik, berriz, zorroen eskatu ahalako kudeaketa-zerbitzua ematen duen entitatea den aldetik BBVAk ez du bere bezeroekin egiten dituen kontratuetan aurreikusten berariazko eskuordetzerik kudeatutako ondarearen parte diren inbertsioetako boto eskubideen gainean. BBVA AM entitateak garatu beharreko inplikazio-jarduerak, hala badagokio, mugatuta daude horregatik.
Inbertsio-erabakiak hartzeko prozesuan eta inbertsioei buruzko aholkularitzan irankortasun-arriskuak txertatzeari buruzko informazioa*
BBVAk, oro har, IGG faktoreak (Ingurumena, Gizartea eta Gobernu Ona) txertatzen ditu inbertsioak hautatzeko bere prozesuetan.
Hainbat azterlanen bidez (bereak eta besterenak), BBVAk egiaztatu du zorroak hobetu egiten direla ingurumenarekin, gizartearekin edo gobernu korporatiboarekin lotutako aldagaiei buruzko informazioa sartzen bada, errentagarritasun/arrisku terminoetan, inbertsio-erabaki informatuagoak hartzeko eta arriskuak modu osoago batean kontrolatzeko aukera ematen baitu. Hala ere, informazio horrek eraginik ez duen testuinguru zehatzetan ez da hori kontuan hartzen.
Ikuspegi horrekin jarraituz, zorroen kudeaketa diskrezionalaren esparruan, Espainiako inbertsio funtsei buruz inbertsio kontuetan emandako aholkularitza errepikariei (aholkatutako zorroak) eta puntualei dagokionez (BBVA Invest), BBVAk urratsak eman ditu finantzez kanpoko alderdiak eta IGG faktoreak inbertsio erabakietan edo -gomendioetan txertatzeko, bai inbertsioen jarraipenean, bai arriskuak kontrolatzeko eta aztertzeko prozesuetan. Horretarako, BBVAk kontuan hartzen du IGG azterketa egitea kudeatzen edo gomendatzen dituen zorroen bitartez inbertitzen duen aktiboei, aholkatutako zorroen zerbitzua eta BBVA Invest ematen duenean, euren iraunkortasun-kalitatea zehaztu ahal izateko, erakundearen irizpide propioak txertatuz gaian espezializatutako hornitzaile edota analisten informazioarekin batera.
Aurrekoaren osagarri, aipatu beharra dago BBVAk zorroen kudeaketa diskrezionaleko kontratuen zati esanguratsu bat BBVA ASSET MANAGEMENT, S.A. S.G.I.I.C. entitateari (BBVA AM) eskuordeturik duela. Kasu horietan, eskuordetutako entitatearen arriskuen integrazio-politika aplikatuko da. Horri buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen.
Bestalde, inbertsioen arloko aholkularitza-testuinguru oso zehatz batzuetan, BBVAk jasangarritasun-arriskuak txertatzeak ez du eragin praktikorik tipologia bereko tresna batzuen edo besteen hautaketan. Zehazki, 2019/2088 (EB) Erregelamenduan definitutako finantza-produktuez bestelako finantza-tresna jakin batzuei buruzko unean uneko inbertsio-arloko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du BBVAk (finantza-kontratuak, etab.). Iraunkortasun-arriskuek tresna horien errentagarritasunean izan dezaketen eraginaren balioespenak ez du ahalbidetzen horiek aldagai horren arabera katalogatzea, ez baitago tipologia horretako finantza-tresnen barietaterik, balorazio horren emaitzetan oinarritutako aldez aurreko hautaketa ahalbidetzen duenik; aitzitik, aholkularitza produktu/produktu jakin baten tipologia bakarrari dagokio.
*Aldatutako adierazpena:
- 2022ko azaroaren 2an, iraunkortasun-arriskuak inbertsioei buruzko aholkularitzan txertatzeari buruzko informazio gehiago emateko, 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren aplikazio-eremuaren barruan finantza-produktuak eta -tresnak ez ezik, Erregelamendu horretatik kanpoko beste batzuk ere barne har ditzan, Europako Batzordeak berriki adierazitako irizpidearekin bat etorriz. Era berean, kudeaketa diskrezionaleko zorro batzuk oraingoz ez dira BBVA AMren eskuordetuko, eta idazketan hobekuntza formalak sartu dira, BBVAren prozesuetan iraunkortasun-arriskuak txertatzeari buruzko azalpena argitze aldera.
- 2023ko abenduaren 20an, SFDR arautik kanpoko finantza-tresnetako inbertsioei buruzko aholkularitzan iraunkortasun arriskuak txertatzeak duen eragina argitzeko.
Iraunkortasun-faktoreei buruz hartutako inbertsio-erabakien kontrako gorabehera nagusiei buruzko adierazpena
BBVAk kontuan hartzen ditu iraunkortasun-faktoreei buruzko inbertsioen gorabehera kaltegarri nagusiak, bi alderditan:
1.- Finantza-merkatuetako partaide gisa, zorroen kudeaketa diskrezionalaren zerbitzua ematerakoan.
Hurrengo estekan kontsulta daiteke Iraunkortasun-faktoreen gainean hartutako inbertsio-erabakien kontrako gorabehera nagusiei buruzko BBVAren Adierazpena eta horren laburpena.
2.- Finantza-aholkulari gisa, inbertsio arloko aholkularitza-zerbitzua ematerakoan.
Esteka honetan ikus daiteke BBVAren Adierazpena, iraunkortasun-faktoreei buruzko inbertsio-arloko aholkularitzaren gorabehera kaltegarri nagusiei buruzkoa, 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren (SFDR) babesean finantza-produktutzat hartzen diren finantza-tresnei buruzkoa.
SFDRren mendeko finantza-produktuak ez diren finantza-tresnei dagokienez, esteka honetan ikus daiteke iraunkortasun-faktoreei buruzko inbertsio-arloko aholkularitzaren gorabehera kaltegarriak kontuan ez hartzearen adierazpena.
2021/03/10ean iraunkortasun arriskuak integratzearekin ordainsari politikek duten korentziari buruzko informazioa
BBVAk, oro har, bere langile guztiei eta bere taldea osatzen duten sozietateeko langileei (“BBVA Taldearen Ordainsarien Politika Orokorra”) aplikatzen zaien ordainsari-politika du, eta arrisku-profilean (“Identifikatutako Kolektiboa”) nabarmen eragiten duten lanbide-jarduerak dituzten langileen kategoriei aplika dakizkiekeen xedapen zehatzak ditu. Gainera, bankuak BBVAko kontseilariei aplika dakiekeen ordainsari-politika bat du ("BBVAko Kontseilarientzako Ordainsarien Politika").
Bi politikak oinarri beretan finkatzen dira eta, horiek zehazterakoan, kontuan hartu dira, kreditu-erakundeei eta BBVAk bere negozioak garatzen dituen sektoreetako eremuei aplika dakizkiekeen legezko betekizunak betetzeaz gain, merkatuko praktika onenekin lerrokatzea, eta horren barruan sartu dira gehiegizko arriskuetarako esposizioa murrizteko eta ordainsaria Taldearen epe luzerako helburuetara, balioetara eta interesetara lerrokatzera bideratutako elementuak.
BBVAren ordainketa-politikak etengabe berrikusteko prozesuan, Administrazio Kontseiluak eta Ordainsari Batzordeak kontuan hartzen jarraitzen dute, besteak beste, jasangarritasunak Bankuarentzat eta gizarte osoarentzat duen garrantzia.
Horretarako, eta BBVAren Plan Estrategikoarekin bat etorriz, iraunkortasuna ezartzen baitu lehentasun estrategikoen artean, Administrazio Kontseilua iraunkortasuna txertatzen ari da eta klima aldaketaren aurkako borroka sustatzen Taldearen eguneroko negozio eta jardueretan, eta horien gauzatzea eta gauzatutakoaren gainbegirapena nahiz jarraipena bultzatzeko helburuak ezartzen ditu.
Hala, ordainsarien esparruan, 2021ean, kontseilari exekutiboen eta langile guztien ordainsari aldakorraren eskeman, finantzaketa jasangarriaren mobilizazioaren adierazle bat sartu zen, zuzenean lotuta klima-aldaketaren arloko helburuak lortzeko Taldeak garatutako jarduerarekin.
2023an, Bankuaren Batzar Nagusiak BBVAko Kontseilarientzako Ordainsarien Politika berri bat onartu du, ordainsariaren osagai finko eta aldakorren arteko oreka egokiari eusten diona, bai eta arriskuaren kudeaketa zuhurra, negozio-ereduaren sendotasuna eta hazkunde errentagarria bermatzen duten beste elementu batzuk ere.
BBVAko Kontseilarientzako Ordainsarien Politikan sartutako berritasunekin bat etorriz, Administrazio Kontseiluak BBVA Taldearen Ordainsarien Politika Orokorraren beste eguneraketa bat ere onartu du 2023an.
Ordainsari-politiken eguneratze horri jarraituz, ordainsari aldakor korporatiboaren eredu berri bat ezartzen da, Identifikatutako Kolektibo osoari aplikatzekoa, kontseilari exekutiboak eta BBVAko Goi Zuzendaritzako gainerako kideak barne. Berrikuntza nagusi gisa, epe luzerako berariazko osagai bat sartzen du urteko ordainsari aldakorrean, ordainsariak balioa sortzearekin eta epe luzerako etekin jasangarriarekin eta arriskuen kudeaketa egokiarekin lerrokatzea indartzeko helburu nagusiarekin.
Epe luzerako pizgarri hori kalkulatzeko balio duten adierazleen artean, honako hauek daude: zorroa deskarbonizatzeko adierazle bat, BBVA Taldeak etorkizun jasangarrirako trantsizioan bezeroei laguntzeko duen lehentasun estrategikoarekin zuzeneko lotura duena; eta gizarte-arloko adierazle bat, zuzendaritzako lanpostuetan dauden emakumeen ehunekoaren bilakaera neurtuko duena, guztiz bat egiten duena BBVAren lehentasun estrategikoarekin, hau da, talderik onena eta konprometituena eta askotarikoena eskuratzearekin. Biek garrantzi zehatza dute ordainsarien eskemak jasangarritasunaren arloko helburuak lortzearekin lerrokatzeko.
* 2023/05/30ean atal hau aldatu egin da, 2023an BBVAren ordainsari-politikak eguneratu direla islatzeko.
Erakunde finantzario guztiok bezeroen zenbait dokumenturen kopia digitala eduki behar dugu nahitaez, haien identitatea, jarduera ekonomikoa edo profesionala edo funtsen jatorria egiaztatu ahal izateko, Kapitalak Zuritzea Saihesteko 10/2010 Legeari jarraikiz.
Ez bada legezko baldintza hau betetzen, aipatutako dokumentazioa ekartzen ez duten bezeroek kontratatutako kontu guztiak baliogabetu egin beharko genituzke.
(400 kB) -- Kapital zuriketa prebenitzeari buruzko 10/2010 Legea
Beharrezko dokumentazioa
Zerbitzu hauek eskaintzen jarraitu ahal izateko, zure laguntza behar dugu.
Hauek dira beharrezkoak izan litezkeen dokumentuak:
- Indentifikazio dokumentua (NAN, AIZ, pasaportea, etab.).
- Ekonomia-jardueraren deklarazioa (EJD). Bezeroak dokumentu hau bete eta sinatu behar du. Bertan, ekonomia jardueraren inguruko adierazpenak biltzen dira, bai bulegoan edo bai Bezeroenganako sarbidearen bidez, bbva.es gunean (Nire profila).
- Jarduera ekonomikoa edo profesionala egiaztatzen duen dokumentua. Bezero edo jarduera motaren arabera, ondoren adierazten diren dokumentuenetariko bat edo beste entregatu beharko da:
- Gaur egungo nominaren ordainagiria (gehienezko antzinatasuna, 3 hilabete).
- Lan harremanaren ziurtagiria, enplegu-emaileak igorrita.
- Ondasunen, pentsioaren edo subsidioaren ziurtagiria.
- Azken ekitaldiko PFEZ aitorpena.
- Indarreko lan kontratua.
- Zergapekoen Erroldaren Aitorpena (036 eredua).
- Ogasunean jarduera alta eman izanaren dokumentua (Lizentzia Fiskala).
- BEZaren edo PFEZ atxikipenen azkeneko hiruhileko edo urteko aitorpena.
- Elkargo profesionaleko azken ordainagiria.
- Autonomoen erregimeneko Gizarte Segurantzaren ordainagiria (gehienezko antzinatasuna, 3 hilabete).
Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan zeure ohiko kudeatzailearekin edo joan zaitez BBVAko bulego batera.
MIFID II Espainiako ordenamendu juridikoan txertatu den Europako araudi bat da, finantza produktuetako inbertitzaileen babesa hobetzeko helburua duena. Gainera, Europan finantza tresnen merkatu bakarra ezartzeko helburua du, merkatuen gardentasuna eta eraginkortasuna hobetuz.
Europako araudiari dagokionez, MiFID IIk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65 EB Zuzentaraua (finantza-tresnen merkatuei buruzkoa) eta hura garatzeko araudia biltzen ditu nagusiki. Bestalde, Espainiako ordenamendu juridikora egindako transposizioa Balore Merkatuen eta Inbertsio Zerbitzuen Legean eta hura garatzeko araudian islatzen da.
Bezeroen sailkapena
MIFID II.ak ezartzen du bezeroak finantza-zerbitzu eta -tresnei buruz duten ezagutza zein aurretiko esperientziaren arabera sailkatu behar direla.
- Bezero profesionalak, inbertsio alorreko erabakiak hartzeko eta arriskuak zuzen ebaluatzeko beharrezko esperientzia, ezagutza zein kualifikazioa dutela uste den bezeroak dira. Adibidez, banaka baldintza hauetako bi, gutxienez, betetzen dituzten enpresariak: bere aktiboaren partidak 20 milioi euro edo handiagoak izatea; negozioen urteko zifraren zenbatekoa 40 milioi eurokoa edo handiagoa izatea; bere baliabide propioak 2 milioi eurokoak edo handiagoak izatea.
- Kontrako alderdi hautagarriak, baloreen merkatuaren arloko araudiaren arabera sailkapen hori esleitzen zaien pertsona juridikoak eta erakunde publikoak dira. Esate baterako: kreditu erakundeak, zerbitzu eta inbertsio jarduerako enpresak, aseguru konpainiak edo gobernuak.
- Txikizkako bezeroak, Profesionaltzat edo Kontrako alderdi hautagarritzat ez diren guztiak dira. Inbertitzaile gehienak kategoria horretan sartzen dira, eta horri esleitzen zaio babes maila altuena.
Hala ere, bezeroak sailkapenetik aldatzea eska dezake babes maila handiagoa edo txikiagoa lortzeko, baldin eta betekizun batzuk betetzen badira. Informazio gehiago behar baduzu, joan zure BBVA bulegora.
SEPA (Single Euro Payments Area) kontsumitzaileek eta enpresek konbrantzak eta ordainketak egin ahal izateko gune bat da, muga nazionalen barruan eta kanpoan, oinarrizko baldintza berdinetan eta eskubide eta betebehar berdinekin, aurkitzen diren lekuan aurkitzen direla. SEPA esparruaren barruan, kendu egin dira, beraz, eurotan ordaintzeko eta kobratzeko mugak.
Europar Batasuneko 28 estatu kideez gain, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, San Marino, Suitza eta Monakok ere osatzen dute SEPA esparrua.
Zertan datza?
SEPA: Ordainketa panorama berria Europan
Euroa moneta bakar gisa ezarri ondoren, SEPA proiektua beste aurrerapauso bat izan da Europako integrazio ekonomiko eta monetarioan. benetako barne merkatua sortu da eta, bertan, ordainketak erraz, segurtasunez, sinpleki eta gardentasunez egiteko modu bakarra dago.
Hauek dira SEPAko ordainketa tresnak:
- Transferentziak.
- Zordunketak.
- Txartel bidezko ordainketak: sartu ziren berrikuntza nagusiak txartelei txip bat eransteko derrigortasuna eta eragiketak PIN baten bitartez egitea baimentzea izan ziren. Neurri hauekin transakzioen segurtasun-maila handitu nahi da. Kreditu zein zordunketako txartelei eragiten die.
Epemuga
SEPA kobratze era ordainketa tresnak mugitzeko derrigorrezko epemuga 2014ko otsailaren 1a izan zen. Kasu horren kanpo geratuko dira ezaugarri espezifikoak eta operazio kopuru txikia duten tresna dela eta, 2016ko otsailean, bigarren fasean, mugitu zirenak (Espainian, C58 kredituaren aurreratzean eta C32 inguruko ordainagiriak).
Abantailak
- EEEan eurotan ordaindu edo kobratzeko formatu bateratua.
- Diruzaintza kudeaketa funtzioak zentralizatzea errazteko sendotzeko aukera.
- Tokiko merkatuaren haraindian negozioa handitzeko erraztasunak.
- B2B zordunketetan (enpresen artean), hartzekodunarentzat kobratzearen ziurtasuna.
Transferentziak
SEPA transferentzien eskemari esker (indarrean 2008ko urtarriletik) ordainketak modu errazean eta estandarizatuan bidali daitezke, bere eremu geografikoaren barruan.
SEPA transferentziek honako ezaugarriak dituzte:
- Eurotan izendatuta.
- Zenbateko mugarik gabe:
- Banku kontuen artean, eskudiruko transferentzien eskema kanpoan utzita.
- <Partekatutako> gastuen klausularekin.
- IBAN kontua identifikatzeko erabiltzen da.
- Exekuziorako gehieneko denbora egun batekoa da. Posible da SEPA transferentziak balio egunean (onuradunak funtsak egunean bertan jasotzen ditu) edo unean (onuradunak unean jasotzen du) bidaltzea.
- Ordainketa informazioko 140 karaktere. Horiek guztiak agindu emailearengandik transferentziaren onuradunari igortzen zaizkio.
CORE eta B2B zordunketak
Kobrantzak egiteko tresna bat da, eta haren bidez, zordunketa egiten da zordunaren kontuan.
Hauek dira SEPA zordunketen ezaugarri nagusiak:
- Eurotan izendatuta.
- Zenbateko-mugarik gabe.
- <Partekatutako> gastuen klausularekin.
- IBAN kontua identifikatzeko erabiltzen da.
- Hartzekodunarengandik zordunarengana guztiz igortzen diren informazioko 140 karaktere. 640 karakterera handitu da azalpena Espainiako erakunde batzuetan.
Core zordunketak
Oinarrizko zordunketa eskema da. Bai kontsumitzaileei bai enpresei igortzeko erabil daiteke.
SEPA Core zordunketa | |
---|---|
Agintaldia
|
SEPA Core zordunketa
Formatu estandarra. Zure datuak zordunketan adierazten dira. |
Aurkezpena
|
SEPA Core zordunketa
D-1. Egun gehigarri bat EBAra zuzendutako zordunketetan*. |
Informazioa
|
SEPA Core zordunketa
140 karaktere. Zabaldu egin da kontzeptua Espainiako erakunde batzuetan. |
Diru itzultzea
|
SEPA Core zordunketa
Baimendutako er.: 8 aste. Eragiketa ez baimenduak: 13 hilabete. |
Kontuaren identifikatzailea
|
SEPA Core zordunketa
IBAN
|
Formatua
|
SEPA Core zordunketa
XML ISO20022 Core AEB XML europarra AEB 19.14 |
Finantzaketa
|
SEPA Core zordunketa
Bai
|
* EBA mugaz harindiko eta tokiko zordunketak Iberpay erabiltzen ez duten entitateei konpentsatzeko ganbera da (Espainiako konpentsazio-ganbera).
B2B zordunketak
Enpresen arteko eskemak (B2B zordunketak) hartzekodunari kobratzeko segurtasun gehiago ematen dio, zordunak baimendutako eragiketen dirua itzultzeko eskubideari uko egiten diolako. Hori dela-eta, zordunaren erakundeak agindua baimentzea lortu behar du, lehenengo zordunketa kontuan kargatu baino lehen.
Zordunketen berrikuntzak
- Zordunketen finantziazioa: SEPA Core eta B2B finantzatu daitezke. Espainian, SEPA zordunketen formatua erabiltzen da, eta Espainiako banku koadernoetan ezarritako finantziazioa aipatuta.
- Core zordunketetako eragiketen sinplifikazioa: 2016ko azarotik epemuga bakarra dago SEPA Core zordunketak aurkezteko, edozein dela ere mota (lehena, errepikaria, bakarra...): D-1, etxeko zordunketetarako edo Iberpay bidez lan egiten duten erakundeentzat (beste egun bat lehenago aurkeztea eskatzen du EBAk). Gainera, derrigorrezkoa izateari utziko dio SEPA serieko lehen zordunketa gisa (FRST) zordunketa errepikakorrak bidali aurretik (RCUR).
BBVA eta SEPA
BBVAk SEPA transakzioen jaulkipena eskaintzen du, bai intsuldapenentzat bai finantzatutako zordunketentzat (Core eta B2B). SEPA operazioen bidalketa modu erosoan egin daiteke online bankuen edo ohiko euskarri telematikoen bidez.
Gainera, BBVAk balio erantsiko beste zerbitzu batzuk ditu: SEPA tresnen eskakizunen inguruko informazioa, SEPA fitxategiak egiteko programak, martxan jartzeko aholkularitza, zordunketen epemugak berrirok kalkulatzeko zerbitzua, zordunketetan 640 karaktereko kontzeptu luzatua, bihurketa zerbitzua, BBVA onuradunei egunean ordainketa, egunean BBVA kontuen zordunketa jomugak aurkeztea, kontu zordunen aldaketen inguruko informazioa, eta abar.
Herrialde bakoitzean eskura diren kanal eta formatuen xehetasunak ezagutzeko, jar zaitez harremanetan BBVAko bulego batekin.
Jokabide-kode hau BBVAren Administrazio Kontseiluak onetsi zuen 2024ko uztailaren 30ean.
Araudia
- CNMVren dokumentua: 09_2014 dokumentuaren erreforma. Ikusi dokumentua.
- 878/2015 Errege Dekretua, urriaren 2koa. Ikusi dokumentua.
- 11/2015 Legea, kreditu erakundeen ebazpenari buruzkoa. Ikusi dokumentua.
- 4/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa. Ikusi dokumentua.
- EMIR (Segregazioa eta eramangarritasuna) araudiaren 39.7 artikulua betetzea. Ikusi dokumentua.
Araudiak
- BME Clearing erakundearen araudia. Ikusi dokumentua.
- Latibex araudia. Ikusi dokumentua.
- MAB araudia. Ikusi dokumentua.
- Burtsen araudia. Madrilgo Burtsa. Ikusi dokumentua.
- Iberclearren araudia. Ikusi dokumentua.
Orrialde honetan jaso diren merkatuko azpiegituren webguneetarako estekak informatzeko soilik sartu dira; beraz, webgunean ageri den informazioa argigarria baino ez da. Webguneko informazioa ezin izango da ulertu aholkularitza finantzario gisa. Eragiketak egiteko gomendiotzat ere ez da jo behar, eta ez da oinarritzat hartuko bide jakin batetik zerbait erabakitzeko. Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAk edo BBVA taldeko beste edozein erakundek (aurrerantzean, BBVA) ez du zertan jakinaraziko aldaketak izan direla orriko edukian, ezta hura eguneratuko ere. BBVAk iturri fidagarritzat joko ditu orrialde honetan jaso diren merkatuko azpiegituren webguneetarako estekak, baina, arrazoizko neurriak hartu diren arren informazioa okerra edo zalantzagarria ez dela ziurtatzeko, BBVAk ez du adierazten edo bermatzen, ez berariaz, ez inplizituki, zehatza eta osoa denik, ezta eguneratuta dagoenik ere, eta ezin da fidagarria balitz bezala erabili. BBVAk berariaz uko egiten dio dokumentuan jasotako informazioan egon litekeen akats edo ez esateen ondoriozko erantzukizunari.
BBVA dokumentazioa
- EMIR araudiaren ondorioetarako arriskuen berri emateko dokumentua: ikusi dokumentua.
- CSDR araudiaren ondorioetarako arriskuen berri emateko dokumentua: ikusi dokumentua.
Legezko oinarriak
- "PLAN READY" sustapenaren lege-oinarriak
- "PLAN READY" promozioaren lege-oinarriak (2022ko ekainaren 30era arte)
- "PLAN C" sustapenaren lege-oinarriak
- "PLAN C" Sustapenaren lege-oinarriak (2022ko ekainaren 30era arte)
- "PLAN CL" Sustapenaren lege-oinarriak
- "PLAN CL" Sustapenaren lege-oinarriak (2022ko ekainaren 30era arte)
- Agur Komisioak Programaren oinarriak
- "250 €" sustapenaren lege-oinarriak
- "Plan Ready Plus" sustapenaren lege oinarriak
- "Familia-unitatea - Mugikorra" sustapenaren lege-oinarriak
- "Cashback Zergak eta/edo Gizarte Aseguruak Ordaintzea" sustapenaren lege-oinarriak
- "Zerga eta/edo Gizarte-aseguruen ordainketaren itzulketa" Promozioaren lege-oinarriak
- "MasterChef Junior Lehiaketa" sustapenaren legezko oinarriak
- "iPhone ® MasterChef Kanpamentuen Zozketa" sustapenaren lege-oinarriak
Birkapitalizazio tresnei buruzko informazioa
Bankuen egoera leheneratzeari eta bankuen arazoak konpontzeari buruzko zuzentarauaren ebazpen erregimenari lotutako finantza tresnei buruzko informazioa.
BBVAn komunikazio komertzial eta publizitariorako politika bat dugu, irizpide eta prozedura egokiekin publizitate eremuko araudi aplikagarrian dauden arau, printzipio eta irizpide orokorrak ondo betetzen direla bermatzeko. Hauxe da araudia:
- Ekainaren 11ko EHA/1718/2010 eta EHA/1717/2010 Aginduak, publizitatea arautzen eta kontrolatzen dutenak, 4. artikulua.
- Espainiako Bankuaren ekainaren 26ko 4/2020 zirkularra, bere seigarren arauan.
Produktu egituratu bat da egitura bakar bat eratzen duten bi finantza-tresnen edo gehiagoren arteko uztarketa. Pakete bakar eta zatiezina da, interes-tasei lotutako produktu bat eta finantza-produktu eratorri bat edo gehiago elkartzetik sortua. Atal honetan, bonu egituratu bakoitzaren azken baldintzen dokumentazioa, alegia "Final Terms" izenez ezagutzen direnak, jartzen dizugu eskura, jaultzitzaileak guretzat erabilgarri jarri ondoren. Aipatu dokumentazioan xehetasunez azaltzen dira jaulkipen bakoitzaren ezaugarri eta baldintza partikular guztiak.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetearen ondorioz (Brexit):
- Herrialde horrekin euroan jaulkitako eta jasotako transferentziek Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko komisio berberak izango dituzte.
- Erresuma Batura igorritako SEPA zordunketek zordunaren helbidea adierazi behar dute, agintari britainiarrek ezarritako eskakizuna delako.
SEPA zordunketen jaulkitzaileak Erresuma Batura zordunketak igortzen dituenean, "zordunaren helbidea" eremua bete behar du, bestela zordunketa atzera botako da. Beste SEPA herrialde baterako gainerako SEPA zordunketei dagokienez, eremu hori derrigorrezkoa izan gabe jarraitzen du, lehen bezala.
- Erresuma Baturako egindako transferentziek agintzailearen helbidea adierazi behar dute, bestela transferentzia ezetsi litekeelako.
Kontratuaren informazioa
Kontsultatu egun indarrean dagoen eskuordetzadun zorroak (Banku Pribatua zorroak) diskrezionalki kudeatzeko zerbitzuaren kontratua. Kontratazio prozesuan zure datuekin pertsonalizatuta sortuko dugu.
Kontsultatu ondare-zorroen kudeaketa diskrezionaleko zerbitzuaren kontratua data honetan indarrean. Kontratazio prozesuan zure datuekin pertsonalizatuta sortuko dugu.
Kontsultatu IICS funtsen BBVA Multiestrategia izeneko zorroaren kudeaketa diskrezionaleko zerbitzuaren kontratua. denominado Cartera BBVA Multiestrategia data honetan indarrean. Kontratazio prozesuan zure datuekin pertsonalizatuta sortuko dugu.
Kontsultatu inbertsio alorreko (Banku Pribatua eta Ondareak zorroak) aholkularitza-zerbitzu ez independentearen kontratua eta inbertsio alorreko aholkularitza independentearen kontratua. Kontratazio prozesuan sortuko dugu, zure datuekin pertsonalizatuta.
Kontsultatu inbertsio zorroetako kudeaketa hautazko eta banakako globalaren kontratu mota eta inbertsio gaietako aholkularitzaren kontratuaren 2/2016 bertsioa, zeinari, jakinaren gainean egon zaitezen, besteak beste MiFID II araudia indarrean sartzearen ondoriozko kontratu aldaketak gehitu dizkiogun. Bertsio horiek ez dira BBVAk egun bere bezeroekin sinatzen dituenak.
Kontsultatu 02/2016 bertsioa, MiFID II Zorroen Kudeaketa Diskrezionaleko Kontratuaren eguneratzeekin.
Kontsultatu 02/2016 bertsioa, MiFID II Aholkularitza ez Independenteko Kontratuaren eguneratzeekin.
Baloreen zaintza eta/edo administrazioa
Kanal anitzeko kontratua