IBAN kodea munduko banku-kontu guztiek duten kode bakar eta errepikaezina da eta nazioarte mailan identifikatzen laguntzen du, betiere herrialdea SEPAkoa (Ordainketen Eremu Bakarra) baldin bada. 36 herrialdek osatzen dute eremu hori (EBko 27 estatukideek gehi Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Monako, San Marino, Suitza, Andorra, Erresuma Batua eta Vatikanoa). IBAN kodea European Committee for Banking Standards (ECBS) erakundearen ekimenez sortu zen mugaz haraindiko ordainketen prozesu automatikoa errazteko. Eragiketa bakoitza azkar eta seguru egiten da era horretan, edozein dela ere bertan parte hartzen duten subjektuen herrialdea.
IBAN kodea 2014an iritsi zen Espainiara, urte horretan jarri zen abian SEPA Eremua. 24 karakterek osatzen dute:
- Lehenengo biek kontuaren jatorrizko herrialdea identifikatzen laguntze dute (Espainiaren kasuan, ES).
- Hurrengo biak kontrol-digituak dira, eta bankuen artean transferentzia bat egitean erroreak sortzea saihesten dute.
- IBAN kodea 'Bezeroaren Kontu Kodea' izenekoak ixten du; 20 karaktere ditu. Azken hori, bere aldetik, osatzen dute kontuaren entitatea adierazten duten hasierako lau digituk, entitatearen sukurtsala adierazten duten beste lauk, kontrol-digituaren beste bik, eta kontuaren zenbakiari dagozkion azken hamarrek.