Nekazaritzako leasinga
-
Erosteko aukera ematen duen alokatze-itxurako finantzaketa-formula bat da, nekazaritza, baso eta abeltzaintzako jarduerak dituzten mota orotariko enpresei zuzenduta. Horri esker, nekazaritzarako diren eta ez diren makinak, instalazio fotovoltaikoak edo txerri-amak edo esne-behietarako abeltzaintza etxolak alokatu daitezke.
Finantziazio epea, gutxienez, 24 hilabetekoa da, eta gehienez, sei urtekoa makinetarako, bost urtekoa aziendarako, eta 14 urtekoa plaka fotovoltaikoetarako.Abantailak:
- Ondasuna erabiltzetik lortutako etekinekin autofinantzatu daitezkeen inbertsio produktiboak dira, hasieran dirurik jarri beharrik gabe.
- Kuotak fiskalki kengarriak dira.
- Administrazioetako diru-laguntzen programekin edo laguntzekin bateragarria da.
- Orain arten etekinik ez zuen elementu aktibo bat errentagarri bilakatzeko aukera ematen du (estalkiak edo teilatuak), Legeak bermatutako diru-sarrerekin.
- Erosketaren BEZa, gure kontu.
- Inbertsio hau bermatuta dago, ganadua lapurtuz gero, istripuak heriotza eraginez gero eta jabe gisako erantzukizun zibilarekin Derrigorrezko Abeltzaintza Aseguruarekin.