Corporate txartela
Merkatuko enpresa-txartel ezagunenak eta seguruenak dira.
Zure txartela BBVA Ordainketa Mugikorrean, Google Pay-n, Samsung Pay-n edo Apple Pay-n sartu dezakezu. Bere 24x7 euskarriari eta eskaintzen dituzten zerbitzu ugariei esker, edonoiz eta edonon erabil ditzakezu, inolako kezkarik gabe
Ezaugarriak
-
BBVA Corporate txartelarekin enpresaren bidaiak, ordezkaritza gastuak eta erosketak ordain ditzakezu. Munduko VISA establezimendu guztietan onartzen da.
Gainera, zuretzat lan egiten dutenentzat txartel gehiago eska ditzakezu bizkor eta erraz Enpresen Online Bankuaren bidez, bulegora joan beharrik gabe.
- Neurrira egindako txartelak eska ditzakezu pertsonako, eguneko edo eragiketako hileko gastua murriztuz.
- Egin txostenak eta kontsultak online bankuaren bidez: txartelen zerrenda, txartel mota, sail edo IFZren arabera; alfabeto ordenaren, langilearen NAN zenbakiaren edo txartel zenbakiaren araberako bilaketak; txartel bakoitzaren kontsumoa; jarduera sektorearen araberako kontsumoa: bidaiak, gasolina, elikadura; txartelari buruzko informazioarekin langile bakoitzari bidaltzeko mezu elektronikoa (masiboa edo banakoa).
- Zuretzat lan egiten dutenek edonoiz kontsulta ditzakete beren saldo eta mugimenduak, bide hauetako bat erabilita: online bankua, telefono bidezko zerbitzua (900 102 801) eta Espainiako BBVA sareko kutxazain guztiak.
- Zure txartela BBVA Ordainketa Mugikorrean, Google Pay-n, Samsung Pay-n edo Apple Pay-n sartu dezakezu.
- Istripu- eta laguntza-asegurua bidaietan eta langileen desleialtasun-asegurua.
- BBVA Pivoten bidez, zure txartelak ERP nagusiekin konekta ditzakezu.
Abantailak zure enpresarako
-
- Enplegatuen desleialtasuneko asegurua ere badakar, 30.000 €-ra artekoa. Aseguru horrekin, zuretzat lan egiten dutenetako batek justifikatu ez dituen karguen ondorioz enpresak izandako diruzko galerak bermatzen dira.
- Denbora errealean kontsulta ditzakezu zuretzat lan egiten dutenen txarteletako mugimendu guztiak.
- Izan BBVA Pivot zure enpresaren diruzaintzaren kudeaketa modu zentralizatuan sinplifikatzeko, zure ordainketen jarraipena eginez talde espezializatu baten laguntza integralarekin.
Kontratatzen dituzun pertsonentzako abantailak
-
- Bidaietako istripu asegurua. Estaldura ematen du txartelaren titularra zenduz gero, eta baliaezintasun iraunkor partzialeko egoera geratuz gero.
- Bidaietako laguntza asegurua. Txartelaren titularrei eta horien senideei estaldura ematen die euren bidaietan, nahiz eta tiketak ez egon ordainduta BBVA Corporate txartelarekin, baita txartelarekin ordaindutako tiket batekin bidaiatzen duten bidaiari guztiei ere. Kontzeptu hauek estaltzen ditu, besteak beste: bidaietako gastu medikoak eta ospitaleratze gastuak; titularra gaixotuz gero hura aberriratzeak dakartzan gastuak; titularra zenduz gero gorpua aberriratzeak dakartzanak; medikuaren aginduz atzerrian geratu behar izateak dituenak; eta hegaldia atzeratuz gero, edo maletak atzeratu edo lapurtuz gero eman beharreko kalte-ordainak.
- Zure txartela BBVA Ordainketa Mugikorrean, Google Pay-n, Samsung Pay-n edo Apple Pay-n sartu dezakezu.
Hobetu zure langileen txartelen kudeaketa
Gastuak kudeatzeko tresnetan eta ERPan txertatzen da
Commercial Cards-ekin, BBVA Pivot-en konponbide globala, azkar eta eraginkorki kudeatu ahalko dituzu BBVAren korporazio-txartelekin egindako gastuak, merkatuan liderrak diren tresnekin integratzen garelako.
Honek ere interesatu zaitzake
Zergatik BBVA?
- Gure bezeroen eskura dugu 4.500 kutxazain baino gehiagoko sarea Espainian.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Sinesten dugu gauzak era garden, argi eta erantzulean egitean.
Ezagutu BBVA Enpresa Agregatzailea
Gehitu eta kontrolatu zure enpresako banku guztiak leku bakarretik.
Kontrolatu zure kontu guztiak eta hartu erabaki hobeak zure enpresarentzat dirua aurrezten duzun bitartean.
Corporate txartela
Eskatu