Kobratzeko erraztasunak, zure salmenta-kanalaren arabera
-
Zordunketa- edo kreditu-txartelik erabili gabe
Ordainketa alternatibo eta fidagarria eskaintzen du txartelik edo eskudirurik erabili nahi ez duten bezeroentzat.
-
Dirua berehala izango duzu zure kontuan
Eragiketa bakoitzeko abonu bat aukeratu ahal izango duzu edo sortaka multzokatu.
-
Kontrolatu zure salmentak denbora errealean
My Business aplikazioarekin jarraitu berehala zure salmentak eta itzulketak.
-
Online denda bat duzu
-
Online dendarik gabeko enpresak
-
Online dendarik gabeko profesionalak
Online denda bat duzu zure produktuak saltzeko
Bizum Online erosketa enpresa eta profesional edo autonomoentzat
Nola egin kobrantza bat Bizumekin
Sare sozialetan saltzen edo joan-etorrietan kobratzen duen enpresa bat zara
Bizumekin Paygold kobratzeko soluzioa
Sare sozialetan saldu eta zure salmentak Bizumekin kobratu ahal izango dituzu, zure bezeroei posta elektronikoz edo berehalako mezularitzaz kobratzeko estekak bidalita, oso modu errazean, web orri bat eduki beharrik gabe.
Zure bezeroei kobratzeko estekak bidaltzeko, kontratatu beharko duzu ST Birtual bat Paygoldekin.
Nola egin kobrantza bat Bizumekin, enpresa bat bazara
- Sar zaitez My Business-en zure aplikaziotik edo BBVAren webgunetik, eta aukera ezazu kobratzeko esteka, zure bezeroari ordainketa-eskaera SMS edo email bidez bidaltzeko.
- Zure bezeroak SMS edo email bat jasoko du ordainketa-orrialderako estekarekin, eta bertan aukeratu ahal izango du ordainketa Bizumekin egin ahal izateko.
- Ondoren, ordainketa berehala jasoko duzu zure kontuan.
Sare sozialetan saltzen duen edo joan-etorrietan kobratzen duen autonomoa zara
Bizumekin kobratzeko soluzioa autonomoentzat eta profesionalentzat
Autonomo eta Profesionalentzako Bizumekin, erraz kobratu ahal izango duzu zeure mugikorretik, joan-etorrietan edo beste edozein lekutan, erraz eta eragiketa-mugarik gabe.
Horretarako, kontratatu beharko duzu ST Birtual bat Paygoldekin.
Nola egin kobrantza bat Bizumekin, autonomoa edo profesional independentea bazara?
Nola egin kobrantza bat Bizumekin, autonomoa edo profesional independentea bazara:
- Sar zaitez My Businessen zure app-etik edo BBVAren webgunetik, eta hautatu Bizum aukera zure bezeroari ordainketa-eskaera bidaltzeko.
- Zure bezeroak push jakinarazpen bat jasoko du bere mugikorrera eskaerarekin, partikularren artean jasotzen direnak bezala, eta bere bankuko aplikazioa erabiliz ordainduko du, ohiko urratsak jarraituz.
- Ondoren, ordainketa berehala jasoko duzu zure kontuan.