BBVA Empresak app-a

Zure enpresaren finantza kudeaketa, zauden lekuan zaudela.
Ikusi bideoa

Nola hasi erabiltzen BBVA Enpresak app-a

1. Deskargatu eta instalatu gaur bertan app-a eta hasi eragiketak egiten webguneko zure ohiko konexio gakoekinKontratu gehigarririk sinatu beharrik gabe. 
 
2. Jarraitu urrats erraz batzuk zure mugikorraren tokena aktibatzeko (app-ean txertatuta dago) eta eragiketak sinatzeko.
 

Zure online bankuaren funtzionaltasun ohikoenak

Sar zaitez app-etik eroso.
  • Kontsultatu zure mugimenduak eta horri lotutako kargu/abonu dokumentua.
  • Lortu zure finantza-egoerari buruzko informazio osoa: inbertsio eta aurrezpen produktuak, finantzaketa, aseguruak eta bermeak.
  • Txartelak: kontsultatu mugimenduak, egin transferentziak eta, txartela galtzen baduzu, blokeatu zeure mugikorretik.
  • Ordenatu zure nazioko eta nazioarteko transferentziak eta lortu egiaztagiria. Horri buruzko informazio gehiago ikus dezakezu bideo honetan.
  • Aurreratu zure confirming fakturak.
  • Egin beste gestio batzuk, hala nola ordainagiriak itzultzea, etab.

Ikusi app-aren oinarrizko funtzionaltasun batzuk bideo honetan.

Ahal duzun guztietan, sinatu zure eragiketak BBVA Enpresak app-etik

Sinatu %100 app-etik, errazagoa da:
  1. Sartu BBVA Enpresak app-era zure ohiko pasahitzekin.
  2. Bilatu <Sinadurak eta fitxategiak> aukera alboko menutik.
  3. Hautatu burutzeke dituzun eragiketak eta sina itzazu beste kode gehigarririk sartu beharrik gabe (tokena app-ean txertatuta dago).

Eragiketa app bertsioan burutu baduzu, zuzenean sinatu ahalko duzu. Ikusi bideoa.

Eta webgunean sinatzea nahiago badut?

  1. Eragiketa burutzera zoazenean kode bat eskatuko dizu, eta kode hori app-ean sortu behar duzu (mugikorreko tokena).
  2. Kode hori sortzeko, hautatu <Sortu segurtasun-kodea> sarbide pantailatik (app-era sartu beharrik gabe).
  3. Sartu eragiketaren identifikatzailea (pantailan/web bertsioan ikusiko duzu) segurtasun-kodea sortzeko.
  4. Automatikoki, eragiketa webgunean sinatzeko behar duzun kodea sortuko du app-ak.

Deskargatu BBVA Enpresak app-a

BBVA Enpresak app-a erabiltzearen beste abantaila batzuk