Paack-en logistikako eta paketeriako app-a
Egindako salmenta bat etxera bidali behar duten saltokiei garraioko eta paketeriako zerbitzuak eskatzeko aukera ematen duen app-a, online saltzeko webgune edo app bat eduki beharrik gabe.
Eskatu
Abantailak
-
- Paketeak jasotzeko mezulari bat eska dakioke saltokiaren helbideari (edo hark adierazten duenari), eta eroslearen helbidean entregatuko da saltokiko terminaletik bertatik.
- Saltokiak app-ean aukeratu dezake entregatzeko eguna eta ordu-tartea.
- Bidalketen kontrol digitala: saltokiak eta erosleak paketearen jarraipenari buruzko informazioa izango dute jakinarazpenen bidez, eta saltokiak app-ean ere izango du horren berri.
Eta, hori guztia, online saltzeko webgune edo app bat eduki beharrik gabe.
Kontratazioa
-
- Joan zaitez BBVAren zure bulegora Paack-en logistikako app-a duen Android ST bat (oraindik ez baduzu) kontratatzea eskatzeko.
- Bilatu app-a BBVAko zure Android STan, eta kontsultatu doan.
- BBVArentzako Paack entrega-zerbitzua kontratatu nahi baduzu, aukeratu zuzenean horretarako gaitutako botoia app-tik, adierazitako zehaztapen eta baldintzak onartuz eta alta emateko eskatutako informazioa emanez.
- Ondoren, erabiltzailea eta pasahitza jasoko dituzu, eta jada app-arekin lanean hasi ahalko zara.
- Informazio gehiago.
*Paack enpresak eskainitako zerbitzua STan deskargatzeko eskuragarri dagoen bere app-aren edo softwarearen bidez. Paack da Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta mantentze-lanen arduradun bakarra, bai eta lege- eta kontratu-betebeharretatik eratorriakoak betetzearena ere, batez ere konfidentzialtasunari eta pribatutasunari dagokienez. STa euskarri teknologiko hutsa besterik ez da app-a Establezimenduaren eskura jartzeko. BBVAk ez du inolako erantzukizunik zerbitzuari eta Paack-en ekintzen ondorioei dagokienez. Hark kontratatutako Zerbitzua erabiltzen duten Establezimenduaren eragiketei eta bezeroei buruzko datuak saltokiko terminalean instalatutako aplikazioaren bidez tratatuko ditu Paack-ek. BBVAk ez du sarbiderik izango Zerbitzuarekin lotutako inongo datuetara.