Tax Free aplikazioa Innovaren Android STrako
BBVA lankidetza-hitzarmen** batera iritsi da Innovarekin bere Tax Free appa kontratatu eta deskargatu ahal izateko BBVAren Android STan.
-
Kudeatu BEZaren itzulketa
Europar Batasuneko* egoiliarrak ez diren zure bezeroentzat zeure Android STtik. -
Zure negozioaren irudia hobetzen lagunduko dizu
eta zure salmentak igotzen. -
Aukerako kontratazioa, zuretzat kosturik gabe
Tax Free app-aren abantailak BBVAren Android STan
- Azkartasun gehiago, STan txertaturik daraman kamerari esker, pasaportean agertzen diren bezeroaren nahitaezko datuak eskaneatzeko aukera ematen duelako, eskuz tekleatzen ibili beharra baztertuz.
- BBVAren Android STak zuzenean ematen du Tax Free-ren dokumentua.
- Innovaren atarirako sarbidea izango du Tax Free salmenta guztiak kontsultatzeko eta txosten eta berri interesgarrietara sartzeko. Innovak saltokiarentzako laguntza-zerbitzu bat ere badu asteko 7 egunen 24 orduetan.
Sartu Tax Free-ren kanpoko webgunean eta ikusi zerbitzua zure Android STan integratzeko modua.
Joan zure bulegora Innovaren Tax Free app-a aktiba diezazuten BBVAren zeure Android STan
*Europar Batasunetik kanpo bizitzea. Erresuma Batua, Andorra, Gibraltar, Ceuta, Melilla eta Kanariar Uharteetako biztanleek ere eska dezakete. Erositako salgaiak EBren lurraldetik irten behar dute. Salgaiak noizean behin eta norberaren erabilerarako eskuratu behar dira. Ez da zerbitzuetan aplikatzen.
**Innova tax free Spain SL enpresak eskainitako zerbitzua STan deskargatzeko eskuragarri dagoen bere app-aren edo softwarearen bidez. Innova tax free Spain SL da Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta mantentze-lanen arduradun bakarra, bai eta lege- eta kontratu-betebeharretatik eratorriakoak betetzearena ere, batez ere konfidentzialtasunari eta pribatutasunari dagokienez. STa euskarri teknologiko hutsa besterik ez da App-a Establezimenduaren eskura jartzeko. BBVAk ez du inolako erantzukizunik zerbitzuari eta Innova tax free Spain SLren ekintzen ondorioei dagokienez. Hark kontratatutako zerbitzua erabiltzen duten Establezimenduaren eragiketei eta bezeroei buruzko datuak Innova tax free Spain SLk tratatuko ditu STan instalatutako aplikazioaren bidez. BBVAk ez du sarbiderik izango Zerbitzuarekin lotutako inongo datuetara.