Kobraketak Enpresen Online Bankuan

Online bankuari esker, zure negozioaren kobraketen kudeaketa erraztu eta hobetu dezakezu.

Gure kobrantza zerbitzu eskaintza zabala ezagutu nahi duzu?

Ezagutu gure Enpresen Online Bankuan.

Zordunketak

Kudeatu zure kobrantza ohikoenak zordunketa zerbitzuarekin. Igorri zure Core zordunketak, B2B eta finantzatuak. Zure ordaindu gabeko zordunketak eta itzultzeko arrazoiak kontsultatu ahal izango dituzu, baita arrisku mugak eta geratzen den zenbatekoa ikusi ere. Gainera, nabigazio erraz eta intuitiboarekin ordenak sortu ahala aldatu ditzakezu, berriak sortu eta abar.

Txekeen diru-sartzea

Bihurtu zure txekeak esku-dirutan erraz. "Txekeen sartzea" aukerarekin, zure dokumentu etengarriak* bidali ditzakezu kobrantzarako eta egunean ordainketa egiaztatzeko. Gainera, bidalitako dokumentuen historikoa gainbegiratu edo itzultzeen informazioa ikusi dezakezu. 

* Dokumentu ez etengarrien kasuan, BBVAra bidali beharko dituzu konpentsaziorako. Inprimatu Enpresen Online Bankutik bidalketaren zerrenda osagarria.

Hornitzaileak baieztatzea

Simulatu edota eskatu zure fakturen aurrerapena zure mesederako. Gainera, bezeroengandik jasotako ordainketak kontsulta ditzakezu, eta egindako ordainketa kopuruaren eta aurrerakinen inguruko estatistikak lortu.

Factoringa

Lortu denbora eta erosotasuna zure fakturen kudeaketan factoring zerbitzuarekin. Lortu kontratuen, fakturen eta zordunen egoeraren informazioa, baita kontratuen baldintzen eta finantzaketaren erabilgarritasuna.

Oraindik ez duzu kontratatu Enpresen Online Bankua?

Joan zure BBVA bulego hurbilenera eta eman iezaiozu zure negozioari behar duen bultzada