Kanpo merkataritza Enpresen online bankuan
Kanpo-merkataritzan zure ordainketak burutu eta kobrantzak ahalik eta gehien arindu ahal izango dituzu munduko edozein lekutara.
Posizio globala
Ezagutu begiratu batean zure nazioarteko negozioaren inguruko informazio garrantzitsua. Gainera, zure kanpo-merkataritzako lerroen egoera ikusi dezakezu horien berri izateko.
Nazioarteko transferentziak
Zure nazioarteko transferentziak oso errazak dira: edozein lekutara, edozein dibisatan, edozein zenbatekorekin, premiazkoak edo estandarrak eta aukeratzen duzun exekuzioko datarekin. Gainera, eragikeren Swift mezuaren kopia bat izango duzu berehala eta atzerriko monetako zure eragiketei aplikatzen zaien kanbio-tasaren berri emango dizugu. Aplikaziotik ere egin dezakezu. Ezagutu nola bideo honetan.
Dokumentu-kredituak
Kudeatu zure dokumentu-kredituak modu errazean. Eskatu bere jaulkipen edo aldaketa, eta ikusi esportatzaile atzerritarrak bidalitako dokumentuak. Sartu zure kredituen historikoan eta izan egoeraren berri uneoro. Gainera, esportazioaren dokumentu-kredituen kasuan, BBVAk zure dokumentuak gainbegira ditzake behin betiko bidalketa baino lehen.
Sortak
Sartu zure bidalketen historikoan, kontsultatu elkarri bidalitako Swift mezuak, aztertu sortutako likidezia eta bidali argibideak BBVAri. Inportazio bidalketen kasuan, ikusi jasotako dokumentuak.
Eragiketak dibisetan
Saihestu arriskuak eta ezagutu zure eragiketen kanbio-tasak enpresa, webgune eta aplikaziorako online bankuak eskaintzen duen dibisa merkatuaren bidez.
Jakinarazpenak
Zure atzerriko jarduera beti eguneratuta. Jaso jakinarazpenak noiznahi eta edonon, zure eragiketa guztien jakinean egoteko. Enpresen Online Bankuak egin beharreko jardueren eta premiazkoen burutzea errazten dizu.