Dokumentuaren gorputzean bertan lagata (efektua, zor-agiria eta abar).
Nazioarteko abal eta bermeak
Bermatu egiten du konpromiso eta obligazioen ordainketa.
Zure enpresak hirugarrenen aurrean eskuratu dituzten horiek.
Zer dira abalak eta bermeak?
-
Abal eta bermeen bidez, erakunde finantzario batek bermatzaile gisa erantzuten die bere bezero den enpresa batek haren eragiketetan hartutako konpromiso komertzial eta finantzarioei. Honela, bere nazio eta nazioarte mailako eragiketen konpromiso komertzial edo/eta finantzario deribatuak betetzen direla ziurtatzen da era ezeztaezinean.
Gainera, gure online bankuaren bidez, zure abalen egoeraren inguruko kontsulta mota guztiak egin ditzakezu: datu orokorrak, likidazioak eta datozen mugaegunak, besteak beste.
Zer berme mota eskaintzen ditu?
-
Hiru berme
- Lizitazioa (Bid bond): lizitazioetan aurkezteko erabilita.
- Exekuzioa (Performance bond): bermatzaileak bere gain hartuko du, agindu-emaileak kontratua beteten ez badu, onuradunari hitzartutako zenbatekoa ordaintzeko konpromisoa.
- Diru-itzultzea (Advance payment bond): onuradunari ziurtatako zaio aurreratu dituen ordainketak itzuliko zaizkiola, agindu-emaileak ez baditu kontratuaren baldintzak betetzen.
Egin digitalki Avalbox-etik
-
Avalbox-ekin, zure nazioarteko abalak %100 online eskatu, kontsultatu eta jarraitu ahalko dituzu, webgunetik edo mugikorretik.Abantailak
- Izapidetu edozein lekutatik nazioarteko zure abalak.
- Ezagutu unean bertan zure arrisku-mugak, emandako abalak, epemugak, onuradunak, zenbatekoak, etab.
- Eskatu zure abala aurrez ezarritako edo zeuk proposatutako testuak erabiliz.
Nola aurkezten da segurtasun osoz?- Zuzenean: BBVAk jaulkitzen du bermea. Aurkezpena paperean edo SWIFT mezu bidez.
- Kontrabermea: Atzerriko banku batek jaulkitzen du bermea. SWIFT bidezko aurkezpen esklusiboa.
Badakizu zer esan nahi duen?
Honek ere interesatu zaitzake
Izan BBVAko bezero
- BBVAn, negozioaren ordainketak erosotasunez kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.
Ezagutu BBVA Enpresa Agregatzailea
Gehitu eta kontrolatu zure enpresako banku guztiak leku bakarretik.
Kontrolatu zure kontu guztiak eta hartu erabaki hobeak zure enpresarentzat dirua aurrezten duzun bitartean.
Nazioarteko abal eta bermeak
Eskatu