NPB helbideratzeko epea
2024ko NPBa helbideratzeko epea 2024ko ekainaren 15ean amaitu zen.
Nola funtzionatzen du NPBren aurrerakinak?
-
Nekazaritzako Politika Bateratuaren zure diru-laguntza BBVAn helbideratzen baduzu, NPBren aurrerakin bat eskurgagarri izango duzu. Zenbatekoaren % 100era arte eskatu ahal izango duzu, eta automatikoki itzuli, dirulaguntza zure kontuan jasotzen duzunean.
Irekitze komisiorik gabe NPBren abonua BBVA kontu batean helbideratu izan baduzu. Hurrengo urteko ekainaren 30era arte duzu NPBaren aurrerakina itzultzeko. Hau da, 2024an eskatu baduzu, 2025eko ekainaren 30era arte duzu diru-laguntza jasotzeko eta, hala, mailegua itzultzeko.
Adibide batekin argiago ikusiko duzu
-
2024ko otsailaren 2an kontratatutako 22.000 €-ko mailegu batentzako adibidea, 2024/12/15erako erabat amortizatzen dena (aintzat ematen da ordurako iritsiko dela laguntza):
- ITN aldakorra: % 5,4.
- UTB: % 5,3512 (Euribor 3 hilabete + % 1,5)*.
- Irekitze komisioa: 0 €.
- Azterketa komisioa: % 0.
- Hiruhileko kuota: lehenengoa 297 €; hurrengo bi hiruhilekoak: 303,60 € interes gisa.
- Azken kuota: 22.132,00 €, laguntza kontuan jaso ondoren.
- Guztira itzuli beharreko zenbatekoa: 23.036,20 €.
*2024/02/02koa
Zer baldintza bete behar dituzu NPBren aurrerakinarentzat?
-
NPB mailegu aurrerakina eskatzeko, nekazaria edo abeltzaina izan behar zara, diru-laguntzarako eskubidea duen ustiapen baten titularra, eta NPBaren laguntza BBVAko kontu batean helbideratuta izan behar duzu.
*5 milioi eurotik beherako fakturazioa duten negozioetarako kontrata daitekeen produktua
Informazio gehiago behar duzu?
Beste finantzaketa mota bat bilatzen duzu zure negoziorako?
Honek ere interesatu zaitzake
Izan BBVAko bezero
- BBVAn, zure negozioari bultzada bat ematen lagundu nahi dizugu, behar duzun finantzaketa eskainita.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.
Gehitu zure bankuak BBVAren aplikaziora
-
Enpresa bat dut
-
Autonomoa naiz