Zer da leasinga?
-
Enpresetarako leasinga merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzentzen da, hain zuzen ere, ekipamendua, ibilgailuak, altzariak, lokala, nabea edo beste ondasunen bat behar dutenei.
Esaten diguzun ondasuna erosiko dugu guk, dagoen herrialdean dagoela (inportazioko leasing-a) eta eraikita edo eraikitzen dagoen alde batera utzita. Zure enpresak eskura izango du gero ondasun hori, alokairu kuota erosoak ordainduta, hasierako ordainketarik egin beharrik gabe. Gainera, alokairu kontratua amaitzean, ondasuna erosi ahal izango du.
Ondasun higigarrietan eta higiezinetan inbertitzen lagunduko dizugu, zerga kenkari handienak lortuz, dagokizun zerga erregimenaren arabera.
Finantzatutako ondasuna aseguratzeko aukera; hala, dena galtzen baduzu edo lapurtu egiten badizute, amortizatu beharreko kapitala osorik estaliko du aseguruak.
Leasingaren abantailak
-
Zure enpresarentzat
- Finantziazio formula hau epe ertain eta luzerako da (gutxienez bi urtekoa ondasun higigarrientzat, eta 10 urtekoa ondasun higiezinentzat).
- Inbertitutakoaren %100a finantzatzeko aukera, zergarik gabe, leasinga eratzeko, fakturaren zenbateko osoa hartzen baita kontuan, BEZa/KZZO kanpo.
- Ez duzu BEZa/KZZO ordaintzeko funts xedapenik eduki beharrik ondasuna erosterakoan, Bankuak ordaintzen duelako hori.
- Fiskalak:
- Fiskalki kengarria den finantzaketa-karga (mugarik gabe).
- Kostua berreskuratzea: fiskalki kengarria izango da, eta, urteko muga kalkulatzeko, taula ofizialen araberako amortizazio-koefiziente lineala aplikatuko zaio ondasunaren kostuaren bikoitzari/hirukoitzari. Finantzarioki amortizatutako eta adierazitako urteko muga horrengatik fiskalki kendu ez diren soberakinak ez dira galduko, ondoz ondoko ekitaldietan kendu daitezke, urteko muga berbera errespetatuz.
- BEZa/KZZO zergen ordainketa-ekitaldi desberdinetan banatzen du: normalean konpentsatu ezin daitezkeen gehiegizko zergak ekitaldi berberean edukitzea saihesten du.
- Erositako ondasunen ordainketa egitea, horiek sortzen duten produktibitate erantsiarekin.
- Errazago kalkula daiteke zenbat diren, zehatz-mehatz, ustiapen kostuak.
- Errentamendu-kontratua bukatzean, ondasuna erosteko aukera izango duzu.
- Bateragarria ICO eta beste lerro batzuekin (EIB...).
Higigarrien leasinga
-
Zure enpresa-jarduera garatzeko hainbat ondasun behar badituzu, BBVAren Higiezinen Leasingarekin horiek guztiak eskura izango dituzu hasiera-hasieratik, aldizkako kuota bat ordainduta eta ordainketa handirik egin beharrik gabe.
Zure negoziorako behar dituzun ondasun higigarriak (ekipamendua, garraio-elementuak, turismo-ibilgailuak, altzariak oro har, ekipo informatikoak eta bulegokoak) zuregatik erosita, aldizkako kuotak ordaintzearen truke, eta errentamendu amaieran ondasunak ezarria zaien hondar-balioan erosi ahal izateko aukerarekin.
Abantailak:
- Ondasunaren amortizazio azkartua ahalbidetzen du, hau da, geroratzea zergen ordainketan. Ondasunaren bizitza erabilgarriaren lehen urteetan, zerga gutxiago ordainduko dituzu hurrengoetan baino.
- Ez duzu hasierako ordainketa handirik egin beharko, eta, aldizkako kuotak ordainduta, zure negozioaren errentagarritasuna handitzen duten aktiboak sartu ahal izango dituzu ekoizpen-prozesuetan.
- Ondasunaren asegurua leasing-kuotarekin batera ordaintzeko aukera.
- Zirkulatzailearen beharrizan txikiagoa, bankuak egingo diolako aurre zergari (BEZ, KZZO) ondasunak erostean.
Leasing-a eraikuntzan
-
Fabrikatuta edo eraikita ez dauden ondasun higigarriak edo higiezinak finantzatzeko da, baita ondasunaren hornitzailearekin ordainketa geroratzeko epea negoziatu izan dena finantzatzeko ere.
Abantailak:
- Eraikitzearen edo ordainketa geroratzearen aldi horretan, interesen kuotak gehi zerga bakarrik ordainduko dira, hornitzaileei egindako ordainketen arabera.
- Eraikitzeko edo ordainketa geroratzeko epean ordaindutako interesak ez dira errentamenduaren prezioaren parte; beraz, higiezinen leasing-etan, zenbateko horren gainean ez da EJDZ likidatzen.
- Hasierako aldian aurreikusitako ordainketen egutegia, a priori, zehaztea saihesten baduzu, eta baita berriz likidatzea ere, aurreikusitako egutegiarekiko eragindako desbideratzeen arabera.
Amaierako kuota bidezko leasinga
-
Finantza-alokatzea itxura duen finantzaketa-formula bat da. Bertan, zenbateko altua zehazten da alokatzearen azkeneko kuotan, eta era horretan, ordaindu beharreko gainontzeko kuoten zenbatekoa murriztu egiten da.
Modalitate honi esker, garestiak diren ekipo-ondasun aukera zabala finantzatu daiteke: arte grafikoen inprimategiak, eskerga jasotzaileak, iraulkiak, kate-palak, tunelak egiteko makinak, garabiak, kamioi astunak, atoiak eta erdi atoiak, trenak eta bagoiak, ontziak eta aireontziak.
Eragiketa honen gutxieneko aldia 2 urtekoa da; eta gehienekoa, berriz, ondasun motaren araberakoa.
Abantailak
- Inbertsioaren %100 finantzatuko da, hasieran dirua jarriz edo jarri gabe.
- Finantzaketa-aldian ordaintzeko modalitate erosoa da, kuoten zenbatekoa baxuagoa delako.
- Fiskalki kengarria.
- Leasing-eko epemuga malgua:
- Azken kuota eta hondar balioa ordaintzeko eta, hala, ondasuna erosteko aukera.
- Ordaintzeke dagoen kapitala eta hondar balioa beste eragiketa baten bidez berriro finantzatzeko aukera.
- Ekipoa berritzeko aukera izango duzu, beste leasing bat finantzatuta; horretarako, lehengoa entregatuko behar diozu banatzaileari.
Nekazaritzako leasinga
-
Erosteko aukera ematen duen errentamenduko finantzaketa-formula bat da, nekazaritza, baso eta abeltzaintzako jarduerak dituzten mota orotariko enpresei zuzenduta. Horri esker, nekazaritzarako diren eta ez diren makinak, instalazio fotovoltaikoak edo txerri-amak edo esne-behietarako abeltzaintza-etxolak alokatu daitezke.
Abantailak:
- Ondasuna erabiltzetik lortutako etekinekin autofinantzatu daitezkeen inbertsio produktiboak dira, hasieran dirurik jarri beharrik gabe.
- Administrazioetako diru-laguntzen programekin edo laguntzekin bateragarria da.
- Orain arten etekinik ez zuen elementu aktibo bat errentagarri bilakatzeko aukera ematen du (estalkiak edo teilatuak), Legeak bermatutako diru-sarrerekin.
- Inbertsio hau bermatuta dago, ganadua lapurtuz gero, istripuak heriotza eraginez gero eta jabe gisako erantzukizun zibilarekin Derrigorrezko Abeltzaintza Aseguruarekin.
Higiezin leasinga
-
Finantza errentamendu bidezko finantziazio formula bat da. Merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzenduta dago, eta beren jarduerari lotutako ondasun higiezinak (eraikiak edo eraikitze bidekoak) finantzatzeko aukera ematen die.
Finantza-alokatzearen aldia amaitu ondoren, erosteko aukera izango duzu, kontratuan ezarritakoarekin bat eginez. Eragiketa mota hauetarako gutxieneko epea 10 urtekoa da.
Onura fiskalak
- Amortizazioa bizkortzea, enpresaren tamaina eta ondasunaren amortizazio fiskaleko koefizientea kontuan hartuta.
- Haien jarduera dela-eta, hirugarrenei zerga anitz eragiten dizkieten enpresei dagoekienez, leasing kuoten bidez eusten duten zergak hura konpentsatzen lagutzen die.
- Higiezin jakin batzuk erostean zergak aurreztu ahalko dira.
Beste finantzaketa mota bat bilatzen duzu zure negoziorako?
Honek ere interesatu zaitzake
Izan BBVAko bezero
- BBVAn, zure negozioari bultzada bat ematen lagundu nahi dizugu, behar duzun finantzaketa eskainita.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.
Gehitu zure bankuak BBVAren aplikaziora
-
Enpresa bat dut
-
Autonomoa naiz