Hauek dira eragiketa guztiek bete behar dituzten baldintza orokorrak:
- Finantzaketa ezingo da zuzendu birfinantzaketa edo berregituraketetara.
- Finantzaketa ezin izango da erabili Europako funtsen beste diru-laguntza/mailegu/berme batzuek estaltzen dituzten kostu berberak estaltzeko.
- Finantzaketa jasotzen duenak egunean izan behar ditu Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura beste mailegu edo aurrerakin batzuk itzultzeko betebeharrak.
- Eragiketen azken hartzaileen benetako titulartasuna identifikatu egin beharko da [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d).iii) artikuluaren arabera].
- Finantzatutako proiektu eta inbertsio guztiek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute.
- BEEPren (Next Generation funtsak) baliabideekin finantzatzen diren eragiketa guztiek DNSH (Do No Significant Harm) printzipioa betetzen dutela egiaztatu beharko dute. Printzipio hori Batzordeak zehaztutako baldintza bat da, eta autoebaluazio bat egitera behartzen du, inbertsioak edo erreformak 852/2020 Erregelamenduan zehaztutako 6 ingurumen-helburuetako bati edo batzuei modu negatiboan ez diela eragiten ziurtatzeko: Klima-aldaketa Arintzea.
- Eragiketa horien interes-hobaria azken hiru urte fiskaletan Estatuak emandako laguntzei gehituko zaie, 300.000 €-rainoko mugarekin, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluari jarraikiz.