Nazioarteko confirming-a
Nazioarteko confirming-aren 2 aldeak
-
Abantailak nazioarteko confirming-a kontratatzen duenarentzatConfirming-aren bidez, BBVAk zure atzerriko hornitzaileari ordain diezaioke hitzartutako datan, edo kobrantza aurreratzea eskain diezazuke. Gainera, behar baduzu, data hori heltzen denean ordainketa geroratu dezakezu (faktura BBVAk ordaintzen du eta ordainketa geroratzen dizu).
-
Hornitzaileentzako abantailakHornitzaile bat bazara eta 60 edo 90 egun itxaron gabe kobratu nahi baduzu, zure bezeroaren confirming bidez egin dezakezu. Nola? BBVAk aldez aurretik ordaintzen dizu, komisio bati eta interesei dagokien zenbateko bat deskontatuta.
Adibidez
-
Multinazional batek nazioarteko confirming-lerro bat kontratatzen du. Martxoan, 2 hornitzaileri erosten dizkie hornigaiak: bat Frantziakoa eta bestea Txinakoa. Enpresak konpromisoa hartzen du bi fakturak 90 egunetara ordaintzea.
Hornitzaile frantsesak nahiago du ez itxaron; hala, aurreratu egiten du kobrantza multinazionalaren confirming bidez, komisioa eta interesak dituen zenbateko baten truke.
Txinako hornitzaileak 90 egunak itxarotea erabakitzen ditu. Epemuga heltzean, multinazionalak ordainketa geroratzea erabakitzen du; hau da, BBVAk ordaintzen dio faktura hornitzaileari eta ordainketa geroratzen dio multinazionalari.
Kobrantzak eta ordainketak 21 dibisatan
-
Hainbat dibisatan egiten diren nazioarteko kobrantza eta ordainketen kudeaketa zaila da. Nazioarteko confirming-ari esker, hainbat herrialdetan eta monetarekin egin ditzakezu eragiketak, zure herrialdean bertan egongo bazina bezala.
Zure kudeatzaile pertsonala duzu alboan
-
Gure espezialistek zure zalantzak argitzen dituzteGure kanpo merkataritzako espezialistek errazagoak bihurtuko dituzte zure nazioarteko eragiketak. Inportazioen finantzazioari buruz zalantzak dituzun bakoitzean lagunduko dizu.Izan eskura gure esperientzia
Kudeatzaile pertsonal espezializatu bat eskura izango duzu. Bere laguntza izango duzu nazioarteko zure jarduerari buruzko zalantzak argitzeko eta, hala, sor daitezkeen arriskuak gutxitzeko.
- Kostu gehigarririk gabe.
- Behar duzunean izango duzu informazioa.
Informazio gehiago behar duzu?
Gure bezeroekin konpromisoa dugu
- BBVAn, zure negozioari bultzada bat ematen lagundu nahi dizugu, behar duzun finantzaketa eskainita.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.