Baliabiderik gabeko Factoring-ak ez-ordaintze arriskua estaltzen du kiebra denean edo kaudimengabezia hartzekodunen konkurtsoaren bidez deklaratzen denean. Hala ere, ez du beste arrazoi batzuengatiko ez-ordaintzea estaltzen, merkataritza-auziarengatikoa, esaterako.
Nazioarteko Factoring-a
Bankua bitartekari
-
Lortu unean bertan aurrerakinakFactoring lerroa kontratatzean, zenbateko bat ematen dizu bankuak, egin dituzun fakturen aurrerakinak jasotzeko eskuragarri izango duzuna. Horrela, muga-egunera arte itxaron gabe kobratu ahalko duzu.
-
BBVAK ZURE FAKTURAK KUDEATZEN DITUGu arduratzen gara zure fakturen kobraketa kudeatzeaz. Lehen-lehenik zenbatekoa aurreratzen dizugu, eta hitzartutako muga-egunean zure bezeroari kobratzen diogu.
Aritu segurtasun osoz
-
Kobraketa ziurta dezakezuBaliabiderik gabeko Factoring-a da finantzazio mota honetako modalitaterik ohikoena. Bere abantaila nagusia da bankuak hartzen duela bere gain kaudimengabezia arriskua. Zure enpresaren arriskua murriztu egiten da, zure bezeroak kiebra deklaratzen badu ere berdin-berdin kobratuko duzulako.
Nola funtzionatzen du?
-
1. ESKAERA ETA AZTERKETAFactoring lerro bat eskatzen duzu, eta bankuak azterketa bat egiten du. «Baliabiderik gabe» modalitatean zure bezeroen kaudimena ere aztertzen dugu eta horietako bakoitzarengatik aurrera dezakezun gehieneko zenbatekoa ezartzen dugu.
-
2. sinadura eta irekieraBehin emandakoan, kontratua notario aurrean sinatzen da. Une horretatik aurrera, fakturen aurrerakina jaso ahalko duzu kontratuaren baldintzei jarraituz.
-
3. ErabileraNazioarteko zure bezeroetako batek faktura bat ordainduko dizu 90 egunen buruan. Atzerapen hori ekiditeko, Factoring lerroa erabiltzen duzu: bankuak zenbatekoa itxaron gabe ordaintzen dizu, eta, handik 90 egunera, zure bezeroari kobratzeaz arduratzen da.
Prezioa pertsonalizatua da
-
Kudeatzaile batek aztertuko du zure kasua
Enpresaren xehetasunak ezagutu ondoren, prezio pertsonalizatua eskainiko dizugu.
Factoring-en kostu nagusia, oro har, lagatze-komisioa da, hots, aurreratzen duzun fakturaren portzentaje bat (fakturaren kobraketa ziurtatzeagatik eta horren gestioa egiteagatik kobratzen da).
Zure kudeatzaile pertsonala duzu alboan
-
Gure espezialistek zure zalantzak argitzen dituzteGure kanpo merkataritzako espezialistek errazagoak bihurtuko dituzte zure nazioarteko eragiketak. Inportazioen finantzazioari buruz zalantzak dituzun bakoitzean lagunduko dizu.Izan eskura gure esperientzia
Kudeatzaile pertsonal espezializatu bat eskura izango duzu. Bere laguntza izango duzu nazioarteko zure jarduerari buruzko zalantzak argitzeko eta, hala, sor daitezkeen arriskuak gutxitzeko.
- Kostu gehigarririk gabe.
- Behar duzunean izango duzu informazioa.
Sor dakizkizukeen zalantzak
Interesa dakizkizukeen beste produktu batzuk
Zergatik BBVA?
- Mugak zure negozioarentzat eragozpen izan ez daitezen egiten dugu lan.
- Pertsonak ardatz dituen banka egiteko moduan sinesten dugu: bancaresponsable.com.
Nazioarteko Factoring-a
Informazioa eskatu