Kanpo merkataritzan laguntzeko tresnak
ICEX, liderra enpresen nazioartekotzean
ICEX da zure bazkide gakoa kanpoan lehen urratsak emateko, zure esportazioak sendotzeko, kanpoko merkatuetan instalatu edo inbertitzeko eta nazioarteko merkataritzan trebatzeko. 1.500 profesionalekin zure enpresaren zerbitzura. Ez izan zalantzarik, ezagutu gure eskaintza.
-
Merkatu elektronikoak – EMarket Services Programa
Sartu munduan liderra den merkatu elektronikoen direktorio handienera, eta neurtu zure online salmenta-gaitasunak gure aholkulariekin, jakin nola saldu 70 merkatu digital baino gehiagotan, eta jarraitu gurekin munduan e-commercen diren joerak.Hasi zure nazioartekotzea -
Presentzia globala nazioartean
100 herrialde baino gehiagotan gaude nazioarteko merkataritzan adituak diren kudeatzaileekin, eta 30 negozio-zentro prestatuta ditugu herrialde estrategikoetan instala zaitezen.Ezagutu gaitzazu -
Aholkularitza pertsonalizatua
Identifikatu gure eskutik zure negoziorako balizko bazkideak, haiekin bilerak egiteko agendak prestatzen dizkizugu, zeure neurrirako merkatu-azterketak eta -prospekzioak egiten ditugu, zure lehiakideak aztertuz eta prezioak konparatuz.Ezagutu merkatuak
-
Prestakuntza nazioarteko merkataritzan
Bultzatu ICEXekin giza kapitala zure enpresan. Nazioarteko ekonomiari buruzko master, MOOC, ikastaro, jardunaldi eta mintegi onenak. Aprobetxatu gure in-company prestakuntza eta sendotu zure komertzial-taldea BBVAk trebatutako adituekin.Atzitu informazioa -
Agenda
Sortu negozioa nazioartean urtean zehar antolatzen ditugun 1.000tik gora jardueretan parte hartuta.Kontsultatu gure agenda -
Merkatuei buruzko informazioa
Ekonomiari eta enpresei buruz espainieraz den informazio-iturri handiena. Egon egunean zure produktuak munduan duen bilakaerari buruz kanpo-merkataritzako gure datu-baseen bitartez, eta jaso egunero alertak zeure neurrirako negozio-aukerak direnean.Atzitu informazioa
Goitik behera aldatu zure logistika eta garraioa
Bi soluzio aurkezten dizkizugu zure hornidura katea digitalizatzeko. Sinkronizatu zure logistikaren kudeaketan eta dokumentazioan esku hartzen dutenekin. Murriztu kostuak izapideetan, arindu zure garraio-zerbitzuen ordainketak eta lortu eragiketa eraginkor eta iraunkorragoak.
Konektatu munduko edozein enpresarekin zure hizkuntzan
Asitel-ek zure komunikazio-beharrak asetzen ditu 35 hizkuntza baino gehiagotan, mundu osoko enpresa nahiz pertsonekin hitz egin ahal dezazun: aldibereko interpretazioa telefono bidez ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz telefonoa hartze hutsarekin, testu eta katalogoen itzulpena, telemarketina etab.
-
Bideo-konferentzia bidezko interpretazioa
Nazioartean harat-honat ibili beharrik gabe, egin negozioak aurrez aurre edozein bideo-dei sistemaren bidez (Meet, Skype, Teams, Zoom etab.), Asitel-en bideo-konferentzia bidezko interpretazio-zerbitzuari esker. Horrekin, denbora errealean komunika zaitezke atzerriko kontaktuekin bilera birtualetan.Gehiago jakin -
Telefono bidezko interpretazioa
Aukeratu merkatua eta Asitel-ek lagunuko dizu mundu osoko enpresekin komunikatzen. Asitel-ek eskaintzen duen telefono bidezko interpretazioak hizkuntza-mugak ezabatzen ditu, zure negozioaren kudeaketa erraztuz eta komunikazio-beharrak asetuz.Gehiago jakin -
Itzulpena
Testuen itzulpenak ezinbestekoak dira beste merkatu batzuetan sartzeko erronkari aurre egiteko. Hizkuntza batek zure enpresaren nazioarteko hedapenean muga ez zaitzan, bere itzulpenen kalitate onena bermatzen du Asitel-ek (web-orriak, katalogoak, liburuxkak, mezu elektronikoak eta bestelako posta) prezio lehiakorrenean.Gehiago jakin
Nazioarteko negozioa eta kanpo-merkataritza BBVAn
Zure enpresa bultzatu behar baduzu, hori egiteko behar dituzun produktu, tresna eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.