Solred enpresentzako kreditu-txartelak
Enpresa ertain eta handientzako kreditu txartela.
Ordaintzeko hainbat aukera
-
Kreditu txarteletan ohikoa denez, ordaintzeko hainbat aukera dituzu: hilabetea amaitutakoan, kantitate finko bat, edo hilero portzentaje bat (interesekin).
Deskontuak eta asistentzia
-
Erregaian % 2ra arte aurreztu dezakezu Repsol, Campsa eta Petronorren. Gainera, Mastercard Konexio Zerbitzuarekin, informatikarekin eta legezko gaiekin lotutako zalantzak kontsulta diezazkiekezu espezialistei.
Bidaia- eta istripu-asegurua
-
Enpresako kreditu-txartelek bidaiako laguntza-asegurua, istripu-asegurua eta langileen desleialtasun-asegurua barne hartzen dituzte.
Bidaiako laguntza asegurua. Txartelaren titularrei eta horien senideei estaldura ematen die euren bidaietan, nahiz eta tiketak ez egon ordainduta BBVA Corporate txartelarekin, eta baita txartelarekin ordaindutako tiket batekin bidaiatzen duten bidaiari guztiei ere. Kontzeptu hauek estaltzen ditu, besteak beste: bidaietako gastu medikoak eta ospitaleratze gastuak; titularra gaixotuz gero hura aberriratzeak dakartzan gastuak; titularra zenduz gero gorpua aberriratzeak dakartzanak; medikuaren aginduz atzerrian geratu behar izateak dituenak; eta hegaldia atzeratuz gero, edo maletak atzeratu edo lapurtuz gero eman beharreko kalte-ordainak.
Hobetu zure langileen txartelen kudeaketa
Gastuak kudeatzeko tresnetan eta ERPan txertatzen da
Commercial Cards-ekin, BBVA Pivot-en konponbide globala, azkar eta eraginkorki kudeatu ahalko dituzu BBVAren korporazio-txartelekin egindako gastuak, merkatuan liderrak diren tresnekin integratzen garelako.
Interesgarriak izan dakizkizukeen beste produktu batzuk
Zergatik BBVA?
- Gure bezeroen eskura dugu 4.500 kutxazain baino gehiagoko sarea Espainian.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Sinesten dugu gauzak era garden, argi eta erantzulean egitean.
* %2rainoko etengabeko deskontua duen hobaria erregaietan zure Negocios Crédito txartelarekin ordaintzean Espainian eta Andorran Solred sareari atxikitako Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan. Solred-en fakturan jasoko da hobaria. Txartela izateko, BBVAren onarpena behar da.
Empresas Crédito txartela
Eskatu