-
Nahi duzunerako eta 24 orduetan
Eskatu 1.000 € eta 15.000 € bitartean, saltokiaren terminalarekin dituzun diru-sarreren arabera, eta 24 ordutan zeure kontuan izango duzu. -
Fakturatzen duzunaren arabera itzultzen duzu
Egun batean ez baduzu fakturatzen, ez duzu ezer ordaintzen. 150 egunera arteko epea duzu. -
Interesik eta aparteko kosturik gabe
Eskatzen duzun aurrerakin bakoitzeko %2ko irekiera-komisioa besterik ez duzu ordaindu beharko.
TP Aurrerakin bat eskatu nahi duzu?
Eskatu aurretik, ETE* bazara, behar duzun kopurua simulatu eta zenbat egunetan itzul dezakezun jakin dezakezu.
- Hautatu aurreratu nahi duzun zenbatekoa.
- Jaso dirua zeure kontuan 24 ordu baino gutxiagoan.
- Itzuli fakturatu ahala, 150 egunera arteko epea duzu. Eguneko itzulketa-kuota zure STarekin egiten dituzun diru-sarreren %20koa izango da; beraz, fakturatzen ez duzun egunetan, ez duzu ezer ordainduko.
Adibide bat azaltzen dizugu: “La Panadería de Manuel”
Manuelek okindegi bat du eta 3.000 €-ko aurrerakina behar du bere labea hobetzeko eta glutenik gabeko ogietan espezializatzeko.
Nola itzuliko du aurrerakina?
Saltokiko terminalarekin egunero egiten duen fakturazioarekin Manuelek bere kuoten %20 itzuli du automatikoki, kezkatu gabe. 500 € fakturatu dituen egunetan, 100 € itzuli ditu, eta 50 € fakturatu dituzuen egunetan, berriz, 10 € itzuli ditu. Astelehenetan ez duenez irekitzen eta fakturatzen, ez du ezer ordaindu egun horietan.
Azkenean, Manuelek 123 egunetan itzuli du bere aurrerakina.