Mugikorrean kobratzeko STa zure negozioaren erritmora egokitzen da
-
Mantentze-lanak barne
Gure konpromisoa da zure STaren arazoak konpontzea 48 ordu igaro aurretik. -
Zure neurrirako tarifa
Zuk aukeratuko duzu nola ordaindu nahi duzun, prezio egonkor edo zure salmenten araberako aldakor batekin, eta nahi duzun mugikorreko STa.
-
Salmenten kontrola
Jarraitu zure kobrantzak eta kudeatu aplikazioan eta denbora errealean itzultzeak.
Eta gure bonuak zure diru-sarreretara egokitzen dira
Hobetzen laguntzen dizuten zerbitzuak gehitzen dizkiogu zure mugikorrean kobratzeko STari
- Zure telefono mugikorrean BBVA Cobros aplikazioa instalatzea besterik ez duzu egin behar.
- Contactless ordainketak onartzen ditu txartelen eta bestelako gailuen bidez, baita QR ordainketak ere.
- Zure bezeroentzako segurtasun osoz, zure telefonoak ez ditu txartelaren datuak gordetzen, eta zuk ezin izango dituzu inoiz datu horiek eskuratu.
- Aurreztu papera zure salmenten tiketak formatu digitalean kontsultatuz My Businessetik zure online bankan.
Nola erabiltzen da mugikor bat ST gisa?
Mugikorrean kobratzeko STa erabiltzea oso erraza da:
- Instalatu mugikorrean (Android bertsioak 11.0 edo hurrengoa izan behar du) "BBVA Cobros" mugikorrarekin kobratzeko aplikazioa eta jasoko dituzun gakoekin sartu.
- Salmenta bakoitzerako, sartu zenbatekoa eta kobratzeko metodoa.
- Zure bezeroaren txartela edo mugikorra zure telefonora hurbildu eta eragiketa prozesatuko da. Oso erraza da!
Zer behar duzu Mugikorrean Kobratzeko STa erabiltzeko?
-
Izan BBVAko bezero
Mugikorreko datafonoa erabili ahal izateko, zure salmenten kobrantzak jasotzeko BBVA kontu bat behar duzu. Oraindik ez bazara, egin zaitez bezero % 100 online.
Bluetootha eta Interneterako konexioa duen mugikor bat edukiAndroid darabilen edo iPhone* mugikor bat eduki behar duzu, datu mugikorrekin edo wifi-sarera konektatuta eta Bluetootharekin, kobrantzak zure kontura irits daitezen.
*Aplikazioan zuzenean egindako kobrantzetarako, Android bertsioak 11.0 edo ondorengoa izan behar du.
Tarifak
-
Tairfa finkoa
- Hileko bonuaren araberako fakturazioa: zure urteko fakturazioan oinarritutako prezio egonkorra.
- ST kobrantzak mugikorrean: doan.
-
Tarifa aldakorra
- Salmenta bakoitzeko portzentajearen araberako fakturazioa: % 0,40tik aurrera, ordainketa-txartelaren arabera.
- ST kobrantzak mugikorrean: zure hileko fakturazioaren araberako prezioa.
ST Kobrantza mugikorrean Android 11.0 +darabilten mugikorretarako
Bihurtu zure mugikorra ST eta onartu ordainketak edonon Android 11.0 edo bertsio berriago bat darabilen telefono mugikorrarekin. Deskargatu BBVA Cobros aplikazioa eta onartu contactless ordainketak zure telefono mugikorrean txartelarekin eta beste gailu batzuekin.