Nola sortu enpresa bat urratsez urrats

Zure negozioa urratsez urrats jartzeko gida

Ekiteko eta zeure negozioa irekitzeko asmoa duzu? Bai autonomo gisa egin nahi baduzu, bai enpresa bat sortu nahi baduzu, urratsez urrats azaldukodizugu nola sor dezakezun zure enpresa Espainian.  

Badakigu prozesu luzea eta nahasia izan daitekeela. BBVAn ekintzailetzarako bidean lagundu nahi dizugu, eta, horregatik, gida hau garatu dugu, hori lortzeko jakin behar duzun guztia azalduz.

Sortu zure enpresa izapideez arduratu gabe

Ekiteak ekiteko gogoa ken ez diezazun, egin zaitez BBVAko kide eta aholkularitza espezializatua izango duzu kosturik gabe, zure enpresa muntatzeko kudeaketekin laguntzeko. Eta, gainera, komisiorik eta baldintzarik gabeko kontu bat, zure negozioa hasiera-hasieratik bultzatu ahal izateko. 

Eratzen ari diren enpresa berrientzat da eta 2025/04/30era arte balio du. Administrazio-komisiorik eta mantentze-komisiorik gabeko kontua. %0ko ITNa, %0ko UTBa.

Hasi aurretik...

  • Izan argi zure negozio ideia

    Arrakastarako aukera gehiago izango duzu beti asmo heldua baldin baduzu.

     

  • Egin Negozio Plan bat

    Baliagarria izango zaizu zure asmoari buruzko AMIA analisi bat egitea (ahulezien, mehatxuen, indarguneen eta aukeren inizialak).

     

  • Egin merkatuaren ikerketa bat

    Halaber, baliagarria izango da Ekintzailetza-gaitasunaren Autodiagnostikoa egitea, hobeto ezagut ditzazun zure produktua edo zerbitzua eta arrakasta izateko aukerak.

Nola pentsatzen duzu ekitea?

Negozio bat irekitzea pentsatu baduzu, lehenik eta behin erabaki behar duzu autonomo gisa alta emanda edo enpresa bat sortuta egingo duzun. Jarraian, aukeratzen duzun aukeraren araberako urratsak azalduko dizkizugu.

Hautatu aukera bat: