Europako Next Generation funtsak

Zure proiektua sustatu ahal izateko aukera bakarra

Partikularra, autonomoa edo enpresa bazara eta iraunkortasun, digitalizazio edo kohesio eta berdintasun proiektu bat garatu nahi baduzu, Europako laguntzak eskatzen lagunduko dizugu gure kolaboratzaile Minsait-en (Indra) eskutik.

DANAren ondorioak arintzeko neurriak

Zure enpresak DANAren ondorioak pairatu baditu, eskuragarri dauden luzamendu bereziak eskura ditzakezu.

Ikusi baldintzak eta eskaera egiteko modua.

Nola aprobetxatu dezakezu aukera hau

Kontsultatu eskuragarri dauden laguntza guztiak eta eskatu zure enpresaren beharretara gehien moldatzen dena. Ez utzi pasatzen zure negozioa transformatu eta bultzada berria emateko aukera hau.
  • Panel fotovoltaikoen instalazioaren bitartez autokontsumoa sustatzera bideratutako laguntza publikoak.

    Prestatu zure enpresa aurrezteko eta ingurumena babesteko.

  • Klimaren aldeko ekintza lagunduko duten inbertsio jasangarriak sustatzea dute helburu.

    Proiektu hauetarako laguntzak:

    • Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituztenak (aerotermia, geotermia, eguzki-energia...).
    • Biltegiratze-sistemen bitartez kontsumoaren kontrol handiagoa sustatzen dutenak.
    • Industria eta lotutako enpresa-sektoreari bultzada emateko.
  • Garraio-sektorearen deskarbonizazioa lortzeko, honetarako laguntzak eskaintzen dira:

    • Ibilgailu elektrikoak edo erregai-pilakoen erosketa.
    • Flota berrirako beharrezko kargatze-azpiegituraren garapena.
    • Flotak kudeatzeko sistemen egokitzapena ibilbideen kontrola digitalizatzeko.
  • Enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eraldaketa digitala bultzatzeko, digitalizaziorako soluzioak ezartzen lagunduz, esaterako web-orrien garapena, ecommerce-a, marketin digitala eta zibersegurtasuna.

    Orain, Consulting Kit-a ere eska dezakezu.

    Kit Digilataren laguntza dagoeneko jaso baduzu, merkataritza elektronikoko soluzio bat eskaintzen dizu BBVAk, Agente Digitalizatzaile gisa.

  • Industria- eta enpresa-prozesuen zirkularitatea sustatzeko laguntzak, ehun industrialaren lehiakortasun eta berritasuna hobetzeko. Enpresei laguntzea honako hauetan:

    • Lehengaiak murriztea.
    • Ekodiseinua.
    • Hondakinen kudeaketa.
    • Transformazio digitala.
  • Eskualdeko Pizgarri Ekonomikoak (EPE) egingo den inbertsioarentzako laguntzak dira, honelako proiektuetan: obra zibila, higigarria, ekipamendua, ordainsari teknikoak, instalazioak, etab.
  • Zure negozioa eraldatzeko eta hazteko ahalmena maximizatzeko, ikuspegi berritzaile eta estrategiko batekin. Aholkularitza-zerbitzuen pakete integral bat, ETEei eta autonomoei adituak eta tresna aurreratuak eskura jartzen dizkiena.

BBVAtik finantzazioa eskaintzen dizugu NGEU funtsen osagarri modura

Zer dira Europako Next Generation funtsak

EBk aurrekontu bat ezartzea aurreikusirik zuen Europa 2021 eta 2027 bitartean garatzeko. COVID-19aren krisiagatik, aurrekontu hori 750.000 milioi euro gehiago izango da. Gehikuntza horri Europako Next Generation funtsak deritze.

Helburua da epe laburrean ekonomia berrabiaraztea eta produktibitatea eta hazkunderako potentziala epe ertain eta luzera hobetzea.

Europako Next Generation funtsei buruzko azken berriak

Eskaera %100 online egin dezakezu

BBVAtik eskura jartzen dizugu %100 online prozesu bat laguntza publikoak eskatzeko. Eskaera Minsait (Indra) enpresa kolaboratzailearen plataforma baten bidez egiten da.

BBVA, Kit Digitalaren Agente Digitalizatzailea

Kit Digilataren laguntza dagoeneko jaso baduzu, merkataritza elektronikoko soluzio bat eskaintzen dizu BBVAk, Kit Digitala programaren Agente Digitalizatzaile gisa

BBVAn proiektu iraunkorrak ere finantzatzen ditugu

Etorkizun berdeago eta iraunkorragoa bultzatzen ari gara. Eraginkortasun energetikorako proiektuentzat finantzazioa eskaintzea da hori lortzeko era bat. Europako Next Generation funtsak eskuratu ala ez, gurekin konta dezakezu.

Informazio gehiago behar duzu?

Europako Next Generation funtsen baldintzak Europar Batasunak edota Espainiako Gobernuak ezarritako legezko irizpideei lotuta daude.
BBVAk laguntza publikoak edota diru-laguntzak eskuratzen saiatzeko behar diren izapideei buruzko orientazioa emango dio bezeroari, hainbat partnerren bidez. Partner horiek, bezeroak zuzenean eskatuta, kalkulu orientagarriak egingo dituzte, erakunde publikoek berek ematen dituzten argitalpenetatik edota aldizkari ofizialetatik sortutako legezko iturriak erabiliz, funtsak bideratzeko programetan partaide diren aldetik. Hori guztia, bezeroak izan ditzakeen finantza-premia osagarriak hautemateari begira tresna erabilgarriak eman ahal izateko, nahiz eta laguntza edo diru-laguntza horiek ematea eta eskuratzea ez den egongo BBVAren esku, baizik eta eskatzaile bakoitzaren egokitasunaren eta aurkeztutako inbertsio-proiektu bakoitzaren hautagarritasunaren mende. Kontuan izan behar da, halaber, parte hartzen duen autonomia erkidego, tokiko erakunde eta organismo publiko bakoitzak alda ditzakeela eskaerak egiteko edo laguntzak emateko irizpideak.