Bai. Eguzki-autokontsumoko rentinga kontratatzeko, autonomoa, ETEa edo enpresa bat izan behar zara, eta panel fotovoltaikoak instalatuko diren higiezinaren jabea izan. Higiezinaren titularra ez bazara, kontsultatu BBVAko zure bulegoan.
Eguzki-autokontsumoko rentinga
Nola funtzionatzen du?
-
Eguzki-autokontsumoko rentingaren bidez, zure enpresaren energia-efizientzia hobetuko duzu, panel fotovoltaikoak alokatuta. Zure negozioaren energia-kostua optimizatuko duzu autohornidurari esker, eta, gainera, elektrizitate kontsumo berdeagoa eta jasangarriagoa izango duzu.
Behin Eguzki-autokontsumoko Rentingaren eskaera eginda, instalazioaren eta energiako fakturan lor daitezkeen aurrezkien ikerketa egingo da, zure beharren araberako finantzazio-proposamenak eskaintzeko.
Zer zerbitzu hartzen ditu barnean?
-
Eguzki-autokontsumoko rentingak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Energia-kudeaketan espezializatutako langileak, proiektua hasieratik bukaeraraino berrikusi eta kudeatzeko.
- Hasierako azterketa, instalazioaren lehen aurreikuspen batekin eta energiako fakturan izango den aurrezki potentzialarekin, indarrean dauden tarifen arabera.
- Kontsultatzaile edo instalatzaile baten bisita, azken aurrekontua aurkezteko, proiektua abian jartzeko xehetasun guztiekin.
- Panel fotovoltaikoak instalatzeko beharrezko elementu guztien erosketa eta hornitzaileen kudeaketa.
- Mantentze-zerbitzua, gure kolaboratzaileen sarearen bidez, eta bezeroentzako arreta zerbitzua.
Informazio gehiago behar duzu?
Honek ere interesatu zaitzake
Ezagutu BBVA Enpresa Agregatzailea
Gehitu eta kontrolatu zure enpresako banku guztiak leku bakarretik.
Kontrolatu zure kontu guztiak eta hartu erabaki hobeak zure enpresarentzat dirua aurrezten duzun bitartean.
Eguzki-autokontsumoko rentinga
Eskatu