Autonomoentzako pentsio-planak: aurrezki gehiago gaur, lasaitasun gehiago bihar

Zuretzat lan egiten baduzu, baliteke pentsio publikoa nahikoa ez izatea erretiroa hartzeko. Laneko pentsio-planak erabilita etorkizunean inberti dezakezu, gure kudeatzaile-taldearen esperientzia baliatuta.

Erretiratzen zarenean diru-sarrerei eutsi nahi diezu?

Merezi duzun erretiroan inbertitzeko

Autonomoentzako pentsio-plan moderatua

Ireki Negocios Bienvenida kontua laneko pentsio-plan honekin, eta hasi etorkizuna planifikatzen.

  • Urtero 5.750 €-ko ekarpena egin, eta fiskalki kendu ahal izango duzu.
  • 30 urtetik gorako esperientzia duen taldea aukeratuko duzu.
  • Plan indibidual batekin baino komisio gutxiago ordainduko dituzu.

Pentsio-plan indibidual batekin baino abantaila gehiago izango dituzu

  • Aurrezki fiskal gehiago

    Urtean 5.750 €-ko ekarpena egin ahal izango duzu, eta inbertitzen duzuna errenta-aitorpenetik kenduko duzu.
  • Erabateko malgutasuna

    Bilatzailearekin planak iragazi ahal izango dituzu, zure lehentasunen arabera, eta alderatu.
  • Kontrola app-etik

    Kontsultatu plana xehe-xehe, eta aztertu zer bilakaera izango duen sortuko duzun errentagarritasunak.
  • Talde bat zurekin

    Inbertsioan aditua den talde bat izango duzu, aplikazioan, bulegoetan edo telefono bidez aholkuak emateko.
Urtero 5.750 € kendu ahal izango dituzu; 1.500 € indibidualki inbertituta, eta 4.250 € autonomo izateagatik

Urtero aurreztuko duzu errenta-aitorpenean

  • Pentsio-plan honekin urtean 5.750 €-raino inbertitu ahal izango duzu (4.250 € autonomo izateagatik eta 1.500 indibidualki).
  • Gainera, inbertitutako guztia PFEZn kendu ahal izango duzu: inbertitutako dirua zerga-oinarriari kenduko zaio, eta irabazi ez bazenu bezala ulertuko da.

Adibidez, 4.250 €-ko ekarpena egiten baduzu eta urtean 40.000 € irabazi badituzu, 1.572,5 €-raino desgrabatu ahal izango duzu.

Malgutasun osoz kudeatu ahal izango duzu guztia

Doitu ekarpenak

Programatuz gero, ohartu gabe haziko da aurrezkia. Hilabete batean gehiago irabazten baduzu, aldizka ere inbertitu ahal izango duzu.

Berrikusi zer bilakera duen

Aztertu ahal izango duzu zer bilakaera duten pentsio-funtsaren inbertsioak eta pilatzen ari zaren aurrezkiak.

Eten plana behar baduzu

Zure lan-egoera aldatu da? Eten planari egin beharreko ekarpenak sortu duzun errentagarritasuna galdu gabe.

Aukeratu nola kobratu nahi duzun dirua

Unea iristen denean, honela jasoko duzu aurrezkia: kapitala (ordainketa bakarra), errenta (aldizkako ordainketa) edo modu mistoan.

Eta unea iristen denean, aurrezkia jasoko duzu

Autonomoentzako gure pentsio-planak helburu dute zure ongizate ekonomikoa bermatzea, horretarako, aurrezkia aterako duzu:

  • Planari egindako ekarpenek 10 urtetik gora dituztenean: aparteko likidezia izateko.
  • Urtebete baino gehiago langabezian daramazunean: aukerak bilatzen dituzun bitartean diru-sarrerak izaten jarraitzeko.
  • Erretiroa hartzen duzunean: pentsio publikoa osatzeko.

Autonomoentzako laneko pentsio-planei buruzko zalantza ohikoak