Segurua urtekoa eta berriztagarria da. Poliza urtero berrituko da efektu-data berean.
Bakarrik konpainiari hilabete 1eko aurreabisua bidaliz gero deuseztatu ahal izango da.
Ingurumen Erantzukizuneko Asegurua zure ondarea babestera zuzendurik dago, baldin ustekabean ingurune naturalari kalteak eragiten badizkiozu; hots, urei, basako florari eta faunari, itsasbazterrei eta ibaiertzei eragiteagatik edo lurzorua kutsatzeagatik, horien jatorria zure instalazioetan eta aseguratutako zentrotik kanpo burutzen diren jardueretan denean.
Aseguruak ingurumen erantzukizunari buruz urriaren 23ko 26/2007 Legearen eta hori garatzen duten arauen edo antzeko betebeharrak biltzen dituzten ondoriozko betebeharrei egiten die aurre, esaterako berehalako ingurumen kalte bat saihesteko prebentzio neurriak edo kalte handiagoak (behin gertatuz gero) saihesteko beharrezkoak direnak.
Hainbat kapital, muga eta frankizia daude, aseguratzen den jardueraren arabera. Zeuk erabakitzen duzu zer babes maila behar duzun, zure beharretara gehien egokitzen den kalte-ordain muga aukeratuta.
Asegurua hauek kontrata dezakete:
Segurua urtekoa eta berriztagarria da. Poliza urtero berrituko da efektu-data berean.
Bakarrik konpainiari hilabete 1eko aurreabisua bidaliz gero deuseztatu ahal izango da.