Erabilerraztasuna

BBVAk Gizarte Erantzukizun Korporatiboko politika bat du, gizartean inpaktu positiboa sortzera bideratua, aro berri honetako aukerak denon eskura jartzeko gure asmoan inor atzera geratzea saihestuz.

Irisgarritasunarekin eta diseinu unibertsalarekin dugun konpromisoak ekimen ugari bultzatzera eraman gaitu, erabiltzaileek aurki ditzaketen irisgarritasun-oztopoak ezabatzeko.

Irisgarritasunaren ILUNION zigilua: BBVA online banka mugikorra

Ilunio-nek bere Ilunion Irisgarritasun Zigiluarekin ziurtatu du gure partikularrentzako online bankuan oztopoak ezabatzeko egindako lana, aplikazio mugikorrean nahiz webguneko bertsioan.

Online banka, aplikazio mugikorra eta webgunea

Gure kanal digitalen erabilerraztasuna eta diseinu unibertsala funtsezkoa da helburu hori lortzeko, finantza-inklusioa bultzatuz. Horregatik, BBVAn aktiboki ari gara lanean irisgarritasun-maila optimoa lortzeko, WCAG 2.1 (Web Content Accessibility Guidelines) jarraibideen arabera, AA mailan.

  • Erabiltzaileek aurki dezaketen irisgarritasun-oztopo oro ezabatu nahi dugu, eta, beraz, hori lortzeko beharrezko ikuspegia txertatu dugu gure lan-prozesuetan:
  • Nabigazioa teklatu bidez edo laguntza teknikoak erabiliz, pantaila-irakurgailuak, kasu.
  • Kolore-kontrasteak, estandarrean definitutako ratioen arabera.
  • Izenburuen, botoien eta loturen erabilera eta koherentzia. WAI-ARIA estandarraren semantika eta aplikazioa interakzioko elementu konplexuetan.
  • Hizkuntza argi eta ulergarrirako jarraibideak.

Gure orrialdeen eta funtzionalitateen bolumena handia denez, lanean jarraitzen dugu gure eragiketarik gehienetan lortutako erabilerraztasun mailei eusteko.

Kutxazain erraza

Gero eta gehiago dira gure sarean interfaze sinplifikatu eta audio bidez gidatu daitezkeen kutxazainak.

Kontraste handiko kutxazaina

Gure kutxazainetan eskuragarri dago jada kontraste handiko interfazea, ikusmen txikia duten edo behar duten ingurumen-baldintzak betetzen dituzten pertsonen erabilera errazten duena.
BBVA kutxazain erraza kontraste handiko funtzionaltasunaren irudia

Kontakturik gabeko kutxazaina

Gure aplikazio mugikorretik kutxazainetik dirua atera dezakezu, eta nahi izanez gero, zure pantaila-irakurgailuarekin entzumen-laguntza izango duzu.

Hizkera argia

Gure kontratuak eta produktuen fitxak lantzen jarraitzen dugu, ulergarriagoak izan daitezen. Gainera, gero eta PDF dokumentu eskuragarriagoak eta erabilgarriagoak dira laguntza teknikoekin, hala nola pantaila-irakurgailuekin.

BBVAn aukerak sortzen ditugu eta guztien eskura jarri nahi ditugu.