Jaraunspenen tramitazioa

Gehien behar duzunean erraz jartzen dizugu

  • Bezeroentzako nahiz bezero ez direnentzako zerbitzua.
  • Bulego batean edo %100 modu digitalean kudea dezakezu.
  • Prozesu osoan laguntzen dizugu.
  • Bezero ez direnentzat, identifikazioa NANarekin edo AITarekin. 

Gure laguntza duzu, BBVAko bezero izan ala ez

Eskatu zure jaraunspenaren tramitazioa nahi duzun moduan

Era digitalean

BVAren erabiltzaile-gunean erregistratuta bazaude, sartu zure ordenagailutik bbva.es helbidera eta eskatu zerbitzua zure gune pertsonalean.

Oraindik ez bazaude erregistratuta erabiltzaile gunean, doan eta konpromisorik gabe egin dezakezu. Gune horretan, gainera, finantza-produktuei buruzko hainbat funtzionalitate eta informazio aurkituko duzu. Erabiltzaile gisa erregistratu nahi ez baduzu, BBVA bulego batera joan zaitezke zure jaraunspena izapidetzeko.

Informazio gehiago

BBVA bulego batean

Herentziak Izapidetzeko zerbitzua eskaintzen dizugu gure edozein bulegotan, BBVAko bezeroa izan ala ez.

Tramitazioa era digitalean eskatzea aukeratzen baduzu, jarraitu urrats hauek

bbva.es webgunetik (ordenagailua edo mugikorra) edo BBVA app-etik, sartu erabiltzaile gunean. Gogoan izan zerbitzua era digitalean eskatzeko BBVAko gune honetan erregistratu behar zarela ez-bezero gisa. Ez baduzu hori egin nahi, jaraunspena bulego batetik izapidetu dezakezu.
bbva.es webgunetik (ordenagailua edo mugikorra) edo BBVA app-etik, sartu Posizio Globalean edo alboko menuan eragiketen atalean aurkituko duzun estekan.
bbva.es webgunetik (ordenagailua edo mugikorra) edo BBVA app-etik, osatu falta diren harremanetarako datuak edo eguneratu horiek, behar izanez gero. Gogoan izan zure posta elektronikoa baliozkotuta egon behar dela. 
bbva.es webgunetik (ordenagailua edo mugikorra) edo BBVA app-etik, sartu Jaraunspenen tramitazioa atalean, baita prozesua zure ordenagailutik hasi baduzu ere. Zure nortasun-agiria pasaportea edo AIZ (argazkirik gabeko dokumentua) bada, BBVA bulego batera joan behar duzu, zu identifikatzeko eta bertan jaraunspena izapidetzen jarraitzeko.
Zure ordenagailutik, sartu bbva.es webguneko zure gune pertsonalean eta jarraitu gestioarekin, beharrezko dokumentazioa emanez.

Zuk aukeratzen duzu nola eskatu zure jaraunspenaren tramitazioa

Era digitalean

Bezero bazara eta zure gune pertsonalera sartzeko kodea baldin baduzu, zure ordenagailutik eska dezakezu jaraunspena bbva.es webgunean tramitatzea, modu eroso eta errazean.

Zure BBVA bulegoan

Jaraunspenak izapidetzen dituzten gure espezialistek aholkua emango dizute eta urratsez urrats orientatuko zaituzte zure bulegoan. 
bbva.es webgunean zure gune pribatura sartzeko kodea baldin baduzu, kanal horretatik egitea gomendatzen dizugu, azkarrago erantzungo zaizulako. Oraindik ez baduzu zure sarbide kodea, sor ezazu erraz.

Hauek dira elkarrekin egingo dugun tramitazioaren faseak

  • 1. Heriotza jakinaraztea

    Heriotza-ziurtagiria bankuari bidaltzea, heriotza egiaztatzeko.
  • 2. Posizioen ziurtagiria

    Hildakoak heriotza-datan BBVAn zituen produktu eta saldoak biltzen dituen agiria lortzen da.
  • 3. Banaketarako agiriak

    Banatzeko jarraibideak jasotzen dituen dokumentazioa aurkezten da, oinordekoek erabakitakoaren arabera.

Zer agiri bidali beharko dituzu?

Jaraunspena bulego batean nahiz era digitalean izapidetu nahi baduzu, agiria hauek aurkeztu beharko dituzu.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken nahien ziurtagiria.
  • Jaraunsleak deklaratzeko testamentua edo nabaritasun-akta.
  • Jaraunspena onartzeko eta esleitzeko agiria.
  • Oinordetzen gaineko zergaren likidazioa.

Agiri horiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hurrengo artikuluan.

Banku-kudeaketak jaraunspen edo heriotza kasuetan

Informazio gehiago nahi duzu Jaraunspenen Tramitazioa zerbitzuari buruz?

Kontsultatu gure Jaraunsleei laguntzeko gida.

Informazio gehiago behar duzu?

Bezeroa izan ala ez, bi modutan eska dezakezu zerbitzua:

  1. Era digitalean, bbva.es webgunearen edo BBVA app-aren bidez. Bezeroa bazara, zure gure pertsonalean sartu behar duzu zure sarbide kodearekin, eta ez bazara bezeroa edo erregistratutako erabiltzailea, erabiltzaile gunean erregistratu behar duzu.
  2. BBVAko edozein bulegotan.