Zerbitzu horrek zure ordez egiten ditu beste banku batetik BBVAko zure kontura diru-sarrerak aldatzeko behar diren izapideak. Saldoa transferitzea eta beste kontua ixtea ere eska dezakezu, prozesu erraz eta doako baten bitartez, zeinetan zeuk erabakitzen duzu zer nahi duzun ekarri.
Behin zeure kontua doan ireki duzunean, kontuak aldatzea eska dezakezu bbva.es webgunetik, app mugikorretik edo BBVA bulego saretik.
- Adierazi BBVAra aldatu nahi duzun kontuaren zenbakia eta hautatu nahi dituzun aukera guztiak: aldizkako transferentziak aldatzea; zure diru-sarrera errepikariak eta zordunketak lekualdatzea; beste kontua ixtea eta saldo guztia aldatzea.
- Adierazi zer datatan egin nahi duzun kontu aldaketa. Ordainketa-konpromisoak eta diru-sarrera errepikariak (nominak, pentsioak...) kontu berrira garaiz heltzeko denbora emango dien data bat hautatu.
- Gestioa egiteko gutxieneko epea 15 lanegunekoa da, titular guztiek sinatzeko duten epea barne dela.
- Saldoaren intsuldaketa bezeroak adierazitako datan bidaltzen dabeste entitatetik; helmugako kontuan abonua egiterako egun batzuk igaro daitezke.
- Lekualdatzeko gestioa kontuko titular guztiek eskaera sinatzen dutenean hasiko da.
- 2 eguneko epean, BBVAk kontua aldatzeko behar dituen datuak eskatuko dizkio zure beste bankuari.
- Zure beste bankuak 5 egun izango ditu, gehienez, eskaera onartzeko eta eskatutako informazioa bildatzeko.
- Informazioa jaso ondoren, BBVAk 5 eguneko epea izango du zure kontu zaharraren aldizkako transferentziak konfiguratzeko eta ordainketen jaulkitzaileei kontu berriaren zenbakia jakinarazteko.
- Zure beste bankua arduratuko da kontua ixteaz eta saldoa BBVA kontuan transferitzeaz, eskaeran adierazten duzun datan.
Kontua aldatzeko prozesuan gertatzen diren aurrerapen guztien berri emango dizugu eta, beharrezkoa izanez gero, informazio osagarria eskatuko dizugu webguneko eta mugikorreko aplikazioko Nire postontzia atalera jakinarazpenak bidalita.