BBVA Valora BBVA taldearen zerbitzu bat da eta bost tresnaz osatuta dago: zenbat balio dezakeen, auzoa nolakoa den (Madiva Soluciones, SL enpresaren titulartasunekoa), zure kontuak eta etxearen gastuak nola egin, eta erosi edo alokatu behar den (BBVA, SAren titulartasunekoa).
Madiva Soluciones, S.L. BBVA Taldeko konpainia teknologikoa da eta informazioa aztertzeko erreminten eta soluzioen hornitzailea da. Bere teknologiaren bidez, jendearen eskura dauden iturrietako informazioa sortzen du Madiva-k, eta, algoritmoekin konbinatuz, hainbat sektoreri buruzko informazio interesgarria ematen du, besteak beste, higiezin sektoreari buruzkoa.
Zenbat balio dezake eta nolakoa da auzoa tresnei dagokionez, Madiva Soluciones, SL enpresarenak: informazio guztia higiezinaren katastro informaziotik abiatuta lortzen da. Katastroa higiezin guztien erregistro ofiziala da, besteak beste, etxebizitza, lokal eta partzelena. Madiva Soluciones, S.L konpainiak Espainia osoko etxebizitzetarako erregistro honen datuak lortzen ditu, Euskadi eta Nafarroa izan ezik. Bi autonomia-erkidego horiek katastro-balorazioa kalkulatzeko sistema propioak dituzte (foru-lurralde bakoitzeko bat), eta une honetan ezin dira online kontsultatu.
Ageri diren etxebizitza-prezioak ez dira tasazio ofizial bat; hau da, profesional batek ez du higiezina bisitatu eta ez ditu kontserbazio egoera eta ezaugarriak aztertu zenbat balio duen zehazteko. Horretaz gain, alde batera uzten dira etxearen balioa aldatzen duten alderdiak; hala nola, haren administrazio kalifikazioa (adibidez, babes ofizialeko etxebizitza bada), mantentze egoera, ezaugarri bereziak (bistak, altuera, edo hondartzako lehen lerroan) edo ekipamenduak (lorategiak, igerilekua eta beste zerbitzu batzuk).
BBVA, S.A.ren tresnei dagokienez (nola egin zure kontuak, etxeko gastuak): erabiltzaileak emandako datuetatik lortzen da informazio guztia, eta hipoteka eratzearen ondoriozko gastuak kalkulatzeko, higiezinaren balio zenbatetsian oinarritu gara; higiezinaren behin betiko balioaren arabera, aldatu egin daitezke gastu horiek. Erabiltzaileak finantzaketa eskatu nahi badu, BBVAk aurretiaz onartu beharko du eragiketa, eta hori ez da izango BBVA eta erabiltzailea lotuko dituen kontratazio eskaintza bat. Erabiltzailearen eskaera kudeatzeko, besteak beste etxebizitzaren tasazio balioa hartuko du kontuan BBVAk, eta onartzen bada, horrek erabakiko du finantza daitekeen gehienezko muga. BBVA, S.A.ren Erosi edo Alokatu tresnari dagokionez: informazio guztia erabiltzaileak emandako datuetatik eta publikoarentzat eskuragarri dauden iturrietatik lortzen da. Mapari dagokionez, Idealista S.L.ek hornitzen du erabiltzaileri emandako informazioa, eta zuzenean sar daiteke haren web orrira, maparen gainean jarritako adierazleetako estekak sakatzean.
Etxebizitzen prezioaren kalkuluak, higiezinen balorazioak eta tresnen bidez emandako informazioak zenbatetsitako datuak dira guztiak ere, eta informatzeko eta orientatzeko ematen dira soilik; ez daukate ezein produktu edo zerbitzu kontratatzeko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik inola ere. Erabakiak erabiltzaileak hartuko ditu soil-soilik.