BBVA Autorenting - Partikularrentzako autoen rentinga

Partikularrentzako autoen rentingeko zure espezialistak

Berritu autoa aldizka eta gozatu abantailez:

  • Kezkarik gabe: mantentze-lanak, pneumatikoak aldatzea eta abar...
  • Kuota finko batean hilez hil ordaintzeko erosotasunarekin, ezustekorik gabe.

Deskargatu BBVA aplikazioa esperientzia oso bat eskuratzeko

Aplikaziotik zure beharretara gehien egokitzen den rentinga aukeratu eta % 100 online kontratatu ahal izango duzu.

Kontsultatu kanpainan ditugun ibilgailuen renting-eskaintza guztia

Hainbat marka eta modelo ditugu, ibilgailu hibridoak eta elektrikoak barne, zuregana hobekien egokitzen dena aukera dezazun.

Aukeratu zeure neurrirako renting bat eta ahaztu aparteko gastuez

Behar duzun ibilgailua, kuota lehiakorrean eta abantaila hauekin:
  • Azterketak, konponketak eta mantenimendua homologatutako tailerretan.
  • Pneumatikoak aldatzea, mugarik gabe.
  • Kalteak konpontzeko zerbitzua. 150 €-ko frankiziarekin.
  • Nahitaezko eta borondatezko erantzukizun zibileko asegurua, gidari eta bidaiarien estaldurarekin.
  • Lege arloko laguntza eta isunen kudeaketa, administrazio bidea agortu arte.
  • Hiru urtean behin estreinatu dezakezu autoa, ibilgailua jabetzan erosi beharrik gabe.

Elkartu gidatze jasangarrira

Lagundu ingurumenari eta izan auto elektrikoen eta hibridoen rentingak dakartzan abantaila ekonomikoen onurak.
  • Murrizketarik gabe. Sarbide librea bizitegiko lehentasunezko guneetara eta autobus-OHI erreira, gutxieneko bidaiaririk gabe 0 isurpeneko ibilgailuetan.
  • %100eraino arteko abonua ZERO eta EKO ibilgailuentzako aparkaleku arautuko tarifetan.
  • Hobaria bidesarietan.
  • Ibilgailu isilak eta ingurumenarekiko begirunetsuak.

Negozio bat duzu?

Consulta el catálogo de renting de coches para empresas y renueva tu flota a una cuota competitiva y con grandes ventajas.

Rentingari buruzko informazio gehiago behar duzu partikularrentzat?

Partikularrentzako auto-rentinga kontratatzeko, BBVAko bezeroa izan behar duzu, 25 eta 70 urte bitartekoa, eta gidabaimena 2 urtetik gorakoa. 

Informazio gehiago: infocomercial@bbvaautorenting.es

Lege informazioa

Ayvens Spain Mobility Solutions SAU  da errentatzailea eta, hortaz, dokumentu honetako betebeharren erantzule bakarra. Grupo BBVAtik kanpoko enpresa bat da, eta BBVA AUTORENTING marka erabiltzen du, BBVA, SA-k lizentziatua.

Autoen rentinga

Epe luzerako alokairu ez finantzario honek barne hartzen du ondasunaren eta bere zerbitzuen kudeaketa, egoera ona bermatuz kontratua amaitu arte, aldizkako kuota bat ordainduta. Edozein pertsona juridikok (publikoa eta pribatua) edo edozein pertsona fisikok, baldin eta autonomoa bada, renting bat kontrata dezake. Autoen rentinga erosketa baino garestiagoa da? Aldagai guztiak kontuan izaten baditugu: kontzesionario ofizialetan mantentzea, neumatikoen aldaketa 40.000 km-etan, arrisku orotarako asegurua, eta abar, rentingaren bidez 3.000 e-ko aurrezkia lortuko da. Aurrezki hau eskala bidezko ekonomia eta erosketa bolumen handiak dela eta gertatzen da.