Bi subrogazio-mota nagusi daude:
- Hartzekodunaren subrogazioa: hipoteka-mailegua banku batetik bestera aldatzen da. Titularrarentzat, bere maileguaren baldintzak hobetu egin daitezke horrela, hipoteka ezeztatu eta berri bat gauzatu beharrik gabe.
- Zordunaren subrogazioa: hipoteka-maileguaren titularra aldatzen da. Hipotekatutako etxebizitza baten erosleak haren saltzailearekin hitzartzen du bere hipotekara subrogatzea. Bankuak zordun berria onar dezake edo ez, eta, horretarako, arriskuak aztertuko ditu aldez aurretik.
BBVAn, hartzekodunaren subrogazioa eskaintzen dizugu.