Ezagutu nola murriztu zure karbono aztarna
Ekintza arruntekin zure energia-kontsumoa ingurumenarekiko arduratsuagoa izatea lortzeko.
Elektrizitatea prezio baxuena duen tarteetan erabili
Zure fakturan aurreztea lortuko duzu modu arduratsuagoan kontsumituta.
Tarifa-aldaketak kontratu elektriko guztiei eragin die; izan ere, orain ez dago aukerarik eguneko une ezberdinetan prezio ezberdinak edukitzeko. Banaketa 3 tartetan egingo da tarifa guztietan.
Kontuan hartu ideia hauek etxetresna elektrikoak erabiltzerakoan eta aurreztu zure fakturan:
- Egiaztatu zer ordutan den prezio baxuena, oro har gauetan eta asteburuetan izan ohi dena.
- Saiatu gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak ordu merkeenetan erabiltzen. Posible bada, programatu garbigailua eta ontzi-garbigailua gauean.
- Egokitu zure ohiturak tarifa berrira, eta utzi zenbait zeregin (hala nola lisatzea) astebururako, puntako orduak ez daudenean.
- Kontratatu bi potentzia egun osorako: bat haraneko orduetarako eta bestea puntako orduetarako.
Egunerokoan jasaten diren tarifa-aldaketak kontuan hartuta, lortu egingo duzu zure fakturan aurreztea eta energia modu arduratsuagoan kontsumitzea.