Kuotak kalkulatzeko, Frantziako amortizazio-sistema erabiltzen dugu. Sistema horrekin, interes-aldi bakoitzaren hasieran zehazten da kuota, eta ez da aldatzen epe horretan zehar. Aldi batetik bestera edo aldi berean alda liteke, errenboltso partziala eginez gero.
Frantziako amortizazio-sistemarekin, honako formula hau erabiltzen dugu:
Kuota = (C * i / m) / (1 - (1 + i / m) EXP(-m * n))
Bertan:
C: mailegutik ordaintzeko dagoen kapitala
I: urteko interes-tasa nominala
M: urteko kuota-kopurua
N: itzultzeko epearen urte-kopurua
Adibide bat jartzen dizugu formula aplikatuz. 150.000 €-ko mailegu bat baldin baduzu %2,50eko urteko tasarekin 25 urtez hilero (urtean 12 kuota) itzultzeko, hilean 672,93 €-ko kuota ordaindu beharko duzu.
Hona hemen formula, adibideko zifrekin:
(150.000 * 0,025 / 12) / (1 - (1 + 0,025 / 12) EXP(-12 * 25)) = 672,93 €