Ezagutu nola sortzen den zure karbono aztarna
Eguneroko zenbait ekintzek ere eragina dute berotegi-efektuko gasak isurtzen.
Posta elektroniko bat bidaltzeak 4 gr karbono dioxido sortzen ditu
Zerk sortzen ditu isurpen horiek?
Mezu elektronikoak erabili eta jasotzeko erabiltzen diren gailuek kontsumitutako argindarra, baita haiek banatu eta biltegiratzen dituzten zerbitzariek kontsumitzen dutena ere. Laneko mezu elektronikoek nahiz pertsonalek karbono dioxidoko 50 gramoraino isur dezakete eranskin pisutsuak badituzte.
Zer egin dezakezu murrizteko?
Saihestu benetako baliorik gabeko edukiak banatzen dituzten posta elektronikoko zerrendetara harpidetzea, eta kontuan hartu mezuaren kopia horren edukian benetan interesatuta daudenei bakarrik bidaltzea.