Zure datuak BBVAn
Banku arduratsu batek zure datuekin duen konpromisoa.
Zuregatik: datuak zureak dira eta zure baimenarekin soilik erabiltzen ditugu
Zureak dira zure datuak eta zuk duzu horien gaineko kontrola.
BBVAn, datuen erabilera zorrotzarekin konprometitutako enpresa bat garenez, ez dugu inoiz ezer egingo zure datuekin, zure baimenik izan gabe. Eta pribatutasuna garrantzitsua denez, errespetu handienarekin tratatuko ditugu eta segurtasunez zainduko ditugu zure datuak.
Hori dela eta, segurtasun-neurri handienak ditugu konfidentzialtasuna bermatzeko komunikazioetan.
Informazio gehiago lortzeko, Datu pertsonalak babesteko politikari buruz dugun atala bisitatu dezakezu.
Zer datu ditugu zuri buruz?
Gardentasuna funtsezkoa dela badakigunez, xehatu egin nahi dizkizugu zuri buruz dugun informazioaren adibideak eta nondik datozen.
- Identifikatzen zaituzten datuak: Adibidez, zure izena, posta helbidea, helbide elektronikoa, etab. Horrela zurekin harremanetan jar gaitezke gurekin dituzun, eskatzen dituzun edo kontratatzen dituzun produktu eta zerbitzuak kudeatzeko.
- Nolakoa zaren esaten diguten datuak: Ematen diguzun oinarrizko informazioan datza, esaterako, adina edo lanbidea.
- BBVAn eragiketak egitea ahalbidetzen dizuten datuak: Hemen barne hartzen dira zure sinadura digitala eta elektronikoa eta BBVAren web eta aplikazioa bezalako gure online kanaletan sartu eta eragiketak egiteko erabiltzen dituzun kode edo gakoak.
- Zure operatibari buruzko datuak: Dirusarrerak, ordainketak, transferentziak, zordunketak, ordainagiriak eta, oro har, gurekin nahiz sarbidea eman diguzun beste bankuetan dituzun produktu eta zerbitzuei lotutako edozein eragiketa eta mugimendu.
- Datu ekonomikoak: Zure jarduera ekonomikoarekin lotutakoak, BBVAn dituzun produktu eta zerbitzuen bitartez.
Jakina, BBVArekin produktu eta zerbitzu berriak kontratatzen dituzunean, adostutakoaren arabera tratatuko dira zure datu pertsonalak.
Zer egin dezakezu haiekin?
Zure datuak zureak dira eta zuk kontrolatzen dituzu. Inoiz ez dugu haiekin ezer egiten zuk horretarako baimenik eman ez baduzu, eta zure produktu eta zerbitzuei buruzko datuak eskura dituzu beti, bbva.es webguneko edo BBVA aplikazioko eremu pertsonalean, honetarako:
- Kontsultatzeko.
- Aldatzeko okerrak direnean.
- Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzea, araudia dela eta zerbitzua emateko beharrezkoak ez direnean izan ezik.
- Zuk aurrez baimendutako xede baterako zure datuak erabil ez daitezela eskatzeko.
- Guri beste entitate batzuetan dituzun datuetara sartzeko baimena emateko.
Guztia zure datu pertsonalen tratamenduari buruz.
Gainera, eskatzen badituzu, mezu elektronikoz fitxategi batean bidaliko dizkiguzu eman dizkiguzun datuak, baita BBVArekin duzun kontratu harremanaren ondorioz lortu ditugunak ere, beste entitate batera eraman ahal izan ditzazun (eramangarritasun izenez ezagutzen dena).
Nola babesten ditugu?
Zure datuak segurtasunez zaintzen ditugu, zure dirua 150 urte baino gehiagoz zaintzen dugun moduan.
Horretarako, BBVAn bermatu egiten dizugu gure prozedura, azpiegitura eta segurtasun neurrien helburua zure datu pertsonalak babes maila handienarekin zaintzea dela. Gainera, betiere begirune handienaz jokatzeko eskatzen diegu zure datuak tratatzen dituzten pertsonei, BBVAren enplegatuen jokabide kode autorregulatuak ezarritakoaren arabera. Araudia betetzeko konpromisoa gure bezeroekiko konpromisoa da.
Datuak beti zure mesederako
Gehiago jakitean, hobe erabakitzen duzu
Badaude pentsatu gabe hartzen ditugun erabaki errazak. Aldiz, beste batzuek eragin handia dute gure bizitzetan eta nolabaiteko ziurgabetasuna sortzen digute: hobeto al da etxe baten erosketa finantzatzea edo alokatzea? Zer eragin izango du nire ekonomian haurtxo bat izateak? Zenbat eduki beharko nuke aurreztuta erretirorako?
Horregatik, BBVAn hainbat irtenbide jartzen dizkizugu eskura, gai izan zaitezen:
- Gustuko duzun etxeak zenbat balio dezakeen jakiteko eta, prezioaren arabera, alokatzea edo erostea komeni zaizun erabakitzeko. Gainera, etxebizitzarekin lotutako informazio guztia izango duzu, erabaki hobeak hartu ahal izan ditzazun, BBVA Valora-rekin.
Madiva Soluciones-ek zerbitzu ematen dio BBVA Valora-ri.