Hipoteken formalizazio-gastuei buruzko informazioa
Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren iritziz, 2014ko martxoaren 15eko epaian, igaro da zenbatekoak itzultzea erreklamatzeko epea; izan ere, kontsumitzaileek jakin baitzuten BBVAren gastuen klausula gehiegikeria zela 2017ko urtarrilean.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarekin (EBJA) bat etorriz, gehiegikeriatzat jotako klausula batetik eratorritako gastuak itzultzeko eskatzeko epea, ukitutako pertsonak klausula gehiegikeria dela jakiten duenetik hasi behar da zenbatzen.
BBVAren gastuen klausulari dagokionez, Auzitegi Gorenak abusuzkotzat jo zuen 2015eko abenduaren 23ko epaian. Epaia 2016ko urtarrilaren 21ean argitaratu zen, eta sektore profesionalez gain, osteko hilabeteetan ezagutarazi zen berria kontsumitzaileen artean, era guztietako argitalpen, komunikazio, publizitate eta albisteetan agertuz. Beraz, ulertzen da 2017ko urtarriletik aurrera betetzat jo daitezkeela gastuak itzultzea eskatzeko preskripzio-epea zenbatzen hastea ahalbidetzen duten inguruabarrak (Bartzelonako Probintzia Auzitegiak EBJAren azken epaiaren irizpidea aplikatzean eman berri duen epaiak ezartzen duen bezala).
Honela, zenbatekoak itzultzea eskatzeko epea, indarrean dagoen araudiaren arabera, bost urtekoa den bitartean, gaur egun sobera igarota egongo zen itzulketa eskatzeko epea.