Nolako bilakaera izaten dute burtsek Amerikako presidentearen zikloan?
Álvaro Manteca, BBVAren Banku Pribatuaren inbertsio-estrategiaren arduraduna.

2023/07/13

Zikloen teorien artean, gutxi ezagutzen den bat aurki dezakegu, burtsa-indizeen bilakaera presidentetzarako hauteskundeekin lotzen duena.
Teoria horren arabera, urteak lau kategoriatan sailkatzen dira: hauteskunde-urteak, hauteskunde osteko urteak, agintaldiaren erdiko urteak eta hauteskunde aurreko urteak. Halaber, bereizi egiten da presidentea berrautaketara aurkezten den edo, aitzitik, agintaldiari amaiera ematen dion.


Hori oinarri hartuta, gaur egunekoak bezalako hauteskunde aurreko urteak onenak dira burtsako jardunaren ikuspegitik, batez ere presidentea berrautaketara aurkeztekoa bada. Emaitza horren azalpen bat da politikariak atzeraldi ekonomiko bat saihesten saiatzen direla, kosta ahala kosta, bestela nabarmen mugatuko liratekeelako hautatuak izateko aukerak; hori dela eta, ekonomian pizgarriak txertatzeko joera dute.
Hauteskunde-urteak ere urte positiboak izan ohi dira burtsarentzat, baina sendotasun gutxiagorekin. Aitzitik, burtsan hauteskunde ostekoak eta agintaldiaren erdikoa dira jardun txarreneko urteak.


Oppenheimer-ek egindako ondoko grafikoan, S&P 500 indizeak lehen agintaldiko hauteskunde-zikloetan 1929tik izan duen batez besteko bilakaera ikus dezakegu (lerro urdina). Punteatutako marra gorriak, bestalde, egungo presidentetza-zikloan indizeak izan duen jarduna erakusten du. Oraingoz, badirudi nahiko zehatz egokitzen zaiola arau historikoari.