Bai, ezezta dezakezu epemuga data baino lehen, guztiz edo partzialki, inbertitutako kapitalik galdu gabe. %0,01eko ITNaren errentagarritasuna aplikatuko diogu ezeztatzen duzun zenbatekoari gordailua kontratatuta egon den egunetan, %0,02ko ITNaren ordez. Hori egiteak ez du inbertsio-funtsaren ezeztapena eragiten eta alderantziz.
Gainera, % 0,01eko ITNa deskontatuko dizugu ezeztatzen duzun zenbatekoaren gainean, ezeztatze-dataren eta epemugaren artean dauden egunengatik. Zenbateko horrek ezingo du izan sortutako interesak baino handiagoa.
Inbertsio-funtsek errentagarritasun aldakorra ematen dute; funtsak kapitala zer aktibotan inbertitu duen, aktibo horien bilakaeraren baitan egongo da. Lotutako inbertsio funtsa ezeztatu nahi bazenu, eskatu egin beharko duzu. Partaidetzen itzultzea egingo da merkatuko balioaren arabera, eta horrek galerak eragin litzake hasierako inbertsioari dagokionez.