SICAV
SICAV batek funtsetan, ondasunetan edo bere akziodunen eskubideetan inbertitzen du.
-
Abantaila fiskalak.
-
Abantaila finantzarioak.
Zer da SICAV bat?
-
SICAV bat (Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietatea) inbertsio kolektiboko erakunde (IKE) bat da, elkarte anonimoaren eitearekin. Bere helburua da funtsak, ondasunak edo bere akziodunen eskubideak inbertitzea, horien etekina optimizatzeko.
Ezaugarriak
-
SICAV baten bidez inbertitzeak honako abantaila hauek ditu:Eguneroko likideziaSICAVak Burtsa Merkatu Alternatiboan (MAB, gaztelaniaz) kotizatzen dute eta egunero likidezia lortzea ahalbidetzen dute, duten likidazio balioaren araberakoa. Akziodunek beren inbertsioa berreskuratu ahal izango dute SICAVi berari euren akzioak salduta; izan ere, SICAVek kontrapartida eman beharko dio eragiketari (betiere kapitala legezko gutxienekotik jaisten ez bada).Fiskalitatea%1eko zergapekoa dute Sozietateen gaineko Zergan. Horrez gain, CNMVek ikuskatutako erakundeak dira (Balore Merkatuko Batzorde Nazionala), beraz, horrek bermatzen du arauak zorrozki beteko direla eta akziodun guztiekiko erabateko gardentasuna izango dela.Kontrola
Sozietate anonimo bat izatean, bere inbertitzaileak akziodunak dira, eta Batzar Orokorrean duten boto eskubidearekin hau egiteko aukera aitortzen zaie:
- SICAVen inbertsioen politika zehaztu/aldatu.
- Erakunde Kudeatzailea edota Gordailuzaina ordezkatu, inbertsioak desegiteko beharrik gabe.
- Kudeaketaren zati bat beste erakunde batzuetara eskuordetu.
- Kanpoko aholkulariak izendatu edo SICAVeko Administrazio Kontseiluan parte hartu, funtzionamenduaren jarraipen hurbilagoa egiteko.
GardentasunaAdministrazio Kontseiluaren eta Batzar Orokorraren Akziodunen aldizkako bileren bidez . Aldizkako informazio publikoa izateaz gain: hiruhileroko eta seihileroko txostenak, eskuliburuxka eta urteko kontuak.
SICAVak kudeaketa malgu eta profesionala jasotzen dute BBVA AM S.G.I.I.C konpainiaren eskutik BBVAren merkatu-ikuspegia inplementatzeko, eta inbertsio-aukerak bilatzen dira modu aktiboan, bezeroaren profilari egokituz.
Kontsultatu gure SICAVei buruzko azken txostenak.