Komisiorik ez ordaintzeko 3 baldintzak

Elección kontuaren Mantentze Zerbitzuak ez dauka komisiorik 3 baldintza hauek betetzen badituzu:

Helbideratutako diru-sarrera bat izatea

Baldintza hori betetzeko, hilean gutxienez 600 € jaso behar dituzu aukera hauetakoren batean:

  • Esku-diruzko transferentziak eta sarrerak.
  • Txeke bidezko diru-sarrerak, dokumentuen negoziazioa eta merkataritzako kredituak.
  • Ordainagiri sorten abonua.
  • Nekazaritzako ordainketa-aginduak. Factoring edo confirming bidezko diru-sarrerak.
  • ST bidezko sarrerak.
  • BBVA pentsio planak edo aurreikuspen planak.

Baldintza hori bete behar duzu hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko lau hilabete naturaletako hirutan, gutxienez.

Hurrengo ordainketa hauetako bi egitea

Baldintza hori betetzeko, ordainketa hauetako bi egin behar dituzu:

  • Hilean 175 €-ko edo gehiagoko ordainketa gizarte-aseguruetan edo elkargo profesionaletan, hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko lau hilabete naturaletako bitan, gutxienez.
  • 600 €-ko edo gehiagoko nominen hileko ordainketa, gutxienez, hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko lau hilabete naturaletatik bitan.
  • 100 €-ko edo gehiagoko zergen eta tributuen hileko ordainketa egitea hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko hiru hilabete naturaletako batean, gutxienez.
  • Helbideratutako ordainagirien 5 kargu ordaintzea hileko berrikuspenaren aurreko azken lau hilabete naturaletan.
  • Kontuan helbideratutako BBVA kreditu txartelarekin 7 erosketa egitea hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko azken lau hilabete naturaletan. Kontuan izan berrikuspena kreditu txarteleko karguaren datan egingo dela, eta duela zertan bat etorri erosketaren datarekin.

BBVAn produktu bat kontratatuta izatea

Baldintza hori betetzeko, produktu hauetako bat kontratatuta izan behar duzu:

  • Mailegu bat aktiboan eta ordainketak egunean izatea hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 3 hilabetetakoren batean.
  • Hipoteka bat aktiboan eta ordainketak egunean hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko 3 hilabetetakoren batean.
  • BBVAn banatutako Bizitza, Heriotza, Osasuna, Etxebizitza, Motorra edo Negocios aseguru bat, kontuaren titular batek, gutxienez, kontrataturik izanik eta aktiboan egonik hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko hiru hilabete naturaletako batean. Ez dira kontuan hartuko aseguru txikiak eta, oro har, ordainketa babesteko aseguruak.
  • BBVA kreditu txartel bat kontuan helbideratuta izatea 200 €-ko gutxieneko gastuarekin (edozein zenbatekoko erosketetan) hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko lau hilabete naturaletan. Kontuan izan berrikuspena kreditu txarteleko karguaren datan egingo dela, eta duela zertan bat etorri erosketaren datarekin.
  •  Aurrezki-produktu hauetakoren bat, 5.000 €-ko batez besteko hileko balioarekin:
    • Inbertsio-funtsak, ETF, SICAV (ez dira barnean hartzen inbertsio libreko sozietateak), pentsio-planak, Unit Link: likidazio-balioa.
    • PIAS BBVA, BBVA Europlazo, BBVA Errentak, BBVA Aseguratutako Errentak, BBVA Errenta Aldakorrak, BBVA Errenta Geroratuak, BBVA PPA Errentak eta BBVA PPA Metaketa: saldoa atxikipen fiskala kenduta.

Ez ditugu kontuan izango enpleguko pentsio planak.

Finantza-produktu horiek indarrean egon behar dira, gutxienez, hileko berrikuspen bakoitzaren aurreko lau hilabete naturaletako bitan. Hau da, berrikuspena maiatzean egiten bada, abenduko, urtarrileko, otsaileko eta martxoko hilabeteak hartuko dira kontuan.