Etxearen balioaren %80raino finantzatzen dugu
Zure ohiko etxebizitzarentzat %80raino eta zure bigarren etxebizitzarentzat %70eraino eska dezakezu.
Salerosketaren prezioa eta tasazioaren balioa bat ez datozenean, zenbatekorik baxuena hartuko dugu erreferentziatzat.
36 urte baino gutxiago dituzu? Finantzaketaren %95eraino eska dezakezu.
30 urtera arteko epea eska dezakezu
Zeuk aukeratuko duzu hipotekaren itzultze-epea; 30 urtera artekoa izango da, gehienez. Gogoan izan titular gazteenaren adina gehi epea ez dela 75 urte baino gehiago izan behar. Adibidez, 50 urte badituzu, gehieneko epea 25 urtekoa izango da.
Kontuan izan sinaduraren data ez badator bat hilaren lehen egunarekin, lehen kuota bat egongo dela, eta kuota horretan sinaduraren egunetik hil horren amaierara arteko interesak soilik sartuko direla.
Beste produktu batzuekin, zure kuota hobetu dezakezu
BBVAren produktu batzuek hobaria ematen dute ITNan. Ez da beharrezkoa produktu horiek kontratatzea, baina hipotekan gutxiago ordainduko duzu hala egiten baduzu:
- BBVA Allianz Seguros-en Arrisku Anitzeko Etxebizitza asegurua.
- BBVA Seguros-en Mailegua Amortizatzeko asegurua.
- Zure diru-sarrerak BBVAn helbideratu eta mantentzea.
Eta itzultzeko beste epe bat aukeratzen baduzu?
Egin al zenuen zure eskaera? Jarrai ezazu app-etik
BBVAkoa izan zein ez izan, jarraitu urratsez urrats zure hipoteka-maileguaren eskaerari, mugikorretik Hipoteka Gunean. Hau egin ahal izango duzu:
- Ikusi zure eskaeraren etapa guztiak.
- Dokumentazioa erraz aurkeztu. Eta bezeroa bazara, administrazioetatik dokumentuak automatikoki ekar ditzakezu.
- Harremanetan jarri kudeatzaile batekin, prozesuan laguntzeko.
Bezero ez bazara, bi urrats besterik ez dituzu behar erregistratzeko.
Ondoan gaituzu hartzen duzun erabaki bakoitzean
-
BBVA Valora
Ezagutu gustatzen zaizun etxearen gutxi gorabeherako merkatu-balioa.Aztertu etxebizitza -
Urratsez urrats gida
Prozesu osoa ezagutzeko, etxea bilatzetik hasi eta mailegua sinatu arte.Ikusi gida -
Zure kudeatzailea
Zalantzak argitzen lagunduko dizu, eta zeurekin joango da zure etxe berrira.